logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Inork ulertzen ez duen krisia

Kartela

Komunikabide nagusiek esaten ez digutena eta krisiari aurre egiteko benetan jakin behar duguna.

Ekonomiari buruzko jardunaldiak, Jesus Burguerak zuzenduta eta gure Elkarteak Irungo Atsegina Elkartearekin batera antolatuta

Bere hitzaldietan, Jesús Burguerak aurrerantzean gauza bera izango ez den ekonomia baten giltzarriak eskainiko ditu, eta egiten zaizkion galdera guztiei erantzungo die. Astean gertatzen diren ekonomi albisteak aztertzeko astia ere izango da.

Jesús Burguera (Donostia-San Sebastian, 1954) Donostia, Madrid, Lausana eta Parisen bizi eta lan egin du. Finantziar merkatuetan ekonomista espezializatuta dago, eta azken 20 urteetan arlo honetan lan egin du. Zenbait lan idatzi du boltsa, krisiak, finantzak... ri buruz.

Egunak: Urriaren 4, 10, 17 eta 24

Lekua: Irungo Atsegina Elkartea

Ordutegia: 19:30etik 21:30etara

Jardunaldietan, hasi baino ordu erdi lehenago, Jesus Burguerak zuzenean erantzungo die kontsultaren bat egin nahi dioten pertsonei.

Jesus Burguerari kontsultaren bat egin nahi badiozu, bete ezazu honako formulario hau.

Programa

1- Bankuak eta botere ekonomikoa. (Urriaren 4an (osteguna)

Bankuek sisteman duten papera. Dirua nola “sortzen” den. Kreditua. Nola ulertu banku baten balantzea. Banku Zentralen papera. Aurrezki Kutxak, Bankia eta beste batzuk.
Estatu Batuetako banku handiak (Wall Street esaten zaion hori). Boterearen munduko ehuna: Nola enpresa (eta banku) bakar batzuk mundua menderatzen duten.

Ikusi 1. jardunaldiari buruzko informazioa
Itxi 1. jardunaldiari buruzko informazioa
1. jardunaldia
1. jardunaldia

1. jardunaldiko bideoak

2- Finantza-merkatuak. (Urriaren 10ean (asteazkena)

Lau merkatu nagusiak: akzioetakoak, zorretakoak, dibisetakoak eta eratorrietakoak. Zertan dautzan eta nola funtzionatzen duten (ordenagailutik denbora errealean haietako bakoitzean sartuz, eta baita petrolioarenean eta beste lehengai batzuenean ere).
Benetan nortzuk diren, nork maneiatzen dituen. Arrisku-prima. Zera da crash bat? Mundu mailan kapital-mugimendu handiek nola funtzionatzen duten. Rating agentziak.

Ikusi 2. jardunaldiari buruzko informazioa
Itxi 2. jardunaldiari buruzko informazioa
2. jardunaldia
2. jardunaldia

2. jardunaldiko bideoak

3- Krisia. (Urriaren 17an (asteazkena)

Nola iritsi gara egoera honetara? Zergatik gaude horrela?
Mundu-mailako benetako krisia al da, hazkundearekin eta garapen teknologikoarekin lotutako ziklo handietara lotua? Neurri batean “diseinuzkoa” den krisi baten aurrean al gaude? Desberdintasunen gorakada eta klase ertainen beherakada. Krisia noiz arte? Krisia eta langabezia. Enplegu baterako eskubidea ala oinarrizko errenta baterako eskubidea? Estatu Espainiarraren kasu berezia.

Ikusi 3. jardunaldiari buruzko informazioa
Itxi 3. jardunaldiari buruzko informazioa
3. jardunaldia
3. jardunaldia

3. jardunaldiko bideoak

4- Garai aldaketa. (Urriaren 24an (asteazkena)

Krisiari begirada bat geopolitikatik. Zorraren pisua mundu-mailan. “Soiltasuna” ala “hazkundea”?
Estatu Batuen hegemoniaren amaieraren hasieran al gaude? Amerikako Estatu Batuak eta haren zor itzela. Txina, Errusia, Brasil eta gorantz doazen beste herrialde batzuk. “Udaberri” arabiarrak. Europa. Alemaniaren eta ardatz franko-alemaniarraren papera. Euroaren etorkizuna. Dolarra ala euroa?
Zein aldaketa politiko dira posible eraldatzen ari den Europa batean?

Ikusi 4. jardunaldiari buruzko informazioa
Itxi 4. jardunaldiari buruzko informazioa
4. jardunaldia
4. jardunaldia

4. jardunaldiko bideoak

Diario Vasco-n jardunaldiari buruz artikulua 2012/10/28

Oso interesgarria krisiaren bideoa. David Harvey geografo da egilea.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423