logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Elkartearen egoitzaren aurkezpena. Arbelaiz kalea, 3 behea

Lokalaren kanpoaldearen argazkia

Irunen, 2008ko azaroaren 1ean

Datorren ostiralean, azaroak 7, 19:30ean, “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak ofizialki aurkeztuko du hemendik aurrera bere egoitza edo zentro soziala izango dena. Irungo Udalak utzitako lokal hori Irungo Atsegiñaren atzean dago, Arbelaitz kalearen 3. zenbakiaren behealdean.

Bertara joan litezke arma-indarrez lehenik, eta ondoren diktadura frankistaren bidez desagertarazi nahi izan zuten garai bateko Irun kosmopolita, atsegin, baketsu, kultura handiko, solidario eta errepublikar haren memoria berreskuratzen lagun dezakeen informazioa edo dokumentazioa eskatu edo eman nahi duten guztiak.

Horretarako, printzipioz, lokala asteazkenetan egongo da zabalik, 19:00etatik 20:30era. Hori alde batera utzita, beste egun edo ordu batzuetarako hitzordua eskatzeko hauek dira kontaktu-telefonoa (669075423) eta posta-elektronikoa: 140431@asociacionrepublicanairunesa.org

Espero dugu hiritarraren zerbitzura jartzen dugun tresna honek garai hartan gertatutakoaren inguruan testigantza gehiago ekartzeko, desagertutako pertsonak, lurperatze hobiak lokalizatzeko, eta abarretarako balio izatea; eta, azken batean, Irun benetan berreraikitzen laguntzea, horrelako gertakizunik sekula gehiago errepika ez dadin eta benetako balio errepublikarrak diren Askatasuna, Berdintasuna eta Anaitasuna gure gizartean berriro ere susper daitezen.

Lokala txikia denez gero, kanpoaldean jai-ekintza xume batzuk egingo dira, eta horietan parte hartuko dute aukera honetarako eskuzabaltasun osoz beren burua eskaini duten hainbat txalapartarik, txistularik eta Kabigorri Abesbatzak.

Ospakizun honetara etortzen diren guztien artean, eta dagoen guztia amaitu arte, “Irungo Errioxa”ko ohorezko ardoa eta mokadutxo batzuk banatuko dira.

Tocando la txalaparta al inicio del acto
Lokalaren barrualdearen argazkia

 

Pikoketan, eta berriz ere euri zaparradatan, omenaldia egin eta astebete geroago, "Nicolas Gerendiain" Irungo Errepublikarren Elkartearen egoitza aurkeztu da.

Hala ere, jende asko bildu da ekitaldian. Txalaparta doinuaz hasi da, eta horren ostean, egoitza aurkezteko testua irakurri dute. Gero, Kabigorri koruak kanta batzuk kantatu ditu; haietako bat Federico García Lorcaren poesia izan da, aukerarako estreinatua.

Ondoren, Elkarteak pintxo batzuk eta Remelluri ardandegiak oparitutako ardoa banatu ditu bertaratuen artean.

Txalaparta jotzen inaugurazioaren hasiera
Kabigorri abesbatza inaugurazioan

 

Inaugurazioko testua irakurtzen

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423