logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Gernika bonbardatu zuteneko 70. Urteurrena

Aurtengo apirilaren 26an 70. urteurrena betetzen da alemaniarren abioiek, Errepublikako Gobernuaren aurka altxatu ziren tropa faxisten goi mailako agintarien agindupean, Gernikako herria bonbardatu zutela. Egun batzuk lehenago, martxoaren 31n, Durango herria bonbardatu zuten. Airetik herritar zibilen aurka egiten ziren lehenengo bonbardaketa hauek, 2000 hildako inguru utziz, gerra egiteko modu ankerra eta krudela agerian utzi zuten.

Honi erantsi behar zaio, gertaera hauen inguruan sortu zen beldur eta isiltasun giroa. Europako informazio iturri nagusietan albistearen berri ematen zen bitartean, bando nazionala frogak nahasten ahalegintzen zen, eta Bilbora erretiratzen ari zirenean herrian sutea eragin izana euskal errepublikarrei leporatzeko bide guztiak erabili zituzten, zeinei gorri-separatistak deitzen baitzien. Aldi berean, bi herri horietan sartu ondoren, errepresio ideologiko eta kultural gogorra ezarri zuten.

Gernikaren bonbardaketan alemaniarrak inplikatuta egon zireneko aitortza berrogeita hamabi urte beranduago etorri zen, 1989an, Herzog alemaniar presidenteak bonbardaketatik bizirik irten zirenei gutun bat bidali zienean, non Alemaniaren inplikazioa onartzen zuen 1937ko aireko erasoan. Hala ere, egun oraindik ez dira ezagutzen, eta ezkutuan daude, bonbardaketan inplikatuta egon ziren Espainiako armadako arduradunak. Estatu espainiarrean inork ez du bere inplikazioa eta erantzukizuna aitortu. Krimenak zigorrik gabe jarraitzen du.

Garaileek eta beren oinordekoek inposatu nahi duten isiltasun eta ahanztura honen aurrean memoria historikoa berreskuratu behar dugu, izan ere herri batek jakin behar du zeintzuk diren eta nondik datozen gobernatzen jarraitu nahi duten haiek, jantzi demokratikoekin agertzen saiatzen diren arren. Jakin behar du, gainera, zeintzuk izan ziren eta zergatik borrokatu eta hil ziren borrokalari haiek, askatasuna, demokrazia eta justiziaren alde.

Biktimen minak merezi du errekonozimendu publikoa eta politikoa, eta judiziala ere bai, gizateriaren aurkako krimen bat egin zelako, eta nazioarteko legeek diotenez, ez baita preskribitzen inoiz. Eta mendeku goserik gabe, baina justiziaren oinarrizko senari jarraituta, horrela epaitu beharko litzateke.

1937-2007ko apirilaren 26an

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423