logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Francisco Fernández. Borrokalari errepublikazalea.

2011ko azaroaren 29an, Francisco Fernandez “El maestro”, borrokalari errepublikanoa hil da.

Irunen jaio zen, 1914 uztailaren 4an; Merkataritzako Irakasle karrera zeukan, eta musikako ikasketak; pianoa jotzen bazekien.

Gazteria sozialista batuetako afiliatua, Irungo borrokaldian, hainbat lekutan ibili zen: Erlaitzen, San Martzialen, Endarlatsako dorrean… Arma gisa eskopeta bat, Cristobal Errandonearen ondoan egon zen.

Irun hartu zutenean, Frantziara igaro zen, 1936ko irailaren 5 edo 6an.

Frantziatik, Bartzelonara joan zen Juan bere anaiaren bila. Hura Madrilen zegoen, eta Ospitale Klinikoaren defentsako arduraduna zen. Haren ondoan, beste irundar batzuk zeuden; guztiak gazteria batukoak: Daroca, Eusebio "Quisquillero", Sansinenea, Galvez, Recarte…, Domi ere, Irungo poxpologilea, borrokalari nekaezina, gizon horien ondoan zegoen.

Bartzelonan, eusko gudarietara biltzen da Irungo beste kide batzuekin.

Capricornio itsasontzian zihoazen irundarretako bat da, Marcelo Usabiaga, Gonzalez Maroto eta Josetxo Cristóbalekin batera (Manuel Cristobalen anaia).

Frantzian zegoela, Gurines herrian, bere gurasoekin bizi izan zen Maou bost baserrian. 1947an itzuli zen Espainiara, eta Ventas auzoan jarri zen bizitzen 1952/53 urteetan. Eskola bat sortu zuen, gero Bar Penalti izango zen lekuan, eta Maite Enea eraiki zuen, han ere eskolak emateko.

Bere oroitzapenen artean, oraindik ere argiak, pena zuen Anakako bere gurasoen etxea berreskuratu ez izana (etxe merkeak), beste hainbeste bezala, irabazleen aldeko jendeak desjabetu baitzuen.

Hirurogeikoaren hasieran, 1961/62n, La Palmera fabrikan hasi zen lanean.

2011ko azaroaren 29an hil zen.

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423