"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Erakusketa "Nobela Grafikoa eta Errepublika"

Panel de la exposición

Nobela Grafikoa egile bakar baten gidoia duen argitalpen-formatua da, eta istorio bakarra du, non marrazkia eta narratiba uztartzen diren eta gai sakonak eta istorio zabalak aurkezten diren. XXI. mendeko mugimendu abangoardista bat da, XIX. mendearen bigarren erdian jaiotako komikigintza alternatiboaren oinordekoa, prentsa satiriko eta umorezkoari lotuta sortzen den adierazpide berria, irakurle helduarentzat espresuki sortua eta egina.

Espainian, Monos aldizkariak (1904-08) Travesuras de Bebé sailari "Espainiako lehen eleberri grafikoa" deitu zion. Urte asko geroago, 1948an, Ediciones Regueraren La novela gráfica bilduma hasi zen.

Egia da Espainiako komikigintzaren lehen belaunaldietako oso egile gutxik lortu zutela beren lanetik bizitzea. Baldintza guztietako marrazkilari eta ilustratzaileek lan egin zuten bai prentsan bai liburuan, batzuek umore grafikoa landu zuten eta gehienek beste lan batzuk izan zituzten, marrazkilari lanbidetik urrun, baina horietako asko kontsekuenteak izango ziren eta komikiak marraztuko zituzten bizitza osoan zehar.

Hortik, egile bakoitzak bere aldetik eta denak guztien obrari begira, komikigintzaren oinarrizko egiturak ezarri zituzten, eta, hitzik gabeko komikigintzarekin esperimentatzean, kontakizuna binetetan eraikitzean gidoiak duen garrantzia ulertzera iritsi ziren.

Erakusketa honetan, Nobela Grafikoa gaur egun den bezala ezagutuko dugu, II. Errepublikan, gerra zibilean eta gerraostean gertatutako kontakizunekin.

Azaroaren 10etik 22ra

Deskargatu kartela (PDF)

Erakusketaren inaugurazioa

2020ko azaroaren 10ean 19:30etan Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan: 18:30etatik 20:30etara

Aldizkari digitala

"Nobela Grafikoa eta Errepublika" erakusketarako argitaratu den aldizkaria. 2020ko apirilak

Deskargatu .pdf-n

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423