logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

"II. ERREPUBLIKAREN KARTELISMOA" Erakusketaren Inaugurazioa

2007ko apirilaren 10ean, asteartean, “Afixak II. Errepublikan” erakusketa inauguratu zuten, eta bertan izan zen Nestor Basterretxea eskultorea.

Erakusketaren argazkia
Nestor Basterretxea inaugurazioan
Nestor Basterretxea inaugurazioan

Nestor Basterretxearen AURKEZPENA

Hemen elkartu garenon artetik nik uste askok eta askok badakigun zerbait esaten hasiko naiz, baina komenigarria da gogoratzea, behin eta berriz adieraztea.

Izan ere, oso gogoan eduki behar da artelan guztiak elkarri estu lotuta dauden osagai biren baturaren emaitza direla, ZER eta NOLA osagaien batura.

Gaiak ukitzen duen hura da ZER, artelanaren arrazoia, eta gai hori azaltzeko modu estetikoa da NOLA....

Elkarketa edo batura honetan beti izan da garrantzitsuagoa NOLA ZER baino.

Adibide bat: Velázquezen Meninas obran margolanaren balioak erraz gainditzen du Felipe IV.aren garaiko Jauregiko eszenari buruzko informazioaren balioa. Margolariaren maisutasunak lau mende geroago Frantzian gertatuko zen fenomenoari, Inpresionismoari, aurre hartu zion.

Baina Artelana ulertzeko eta kokatzeko era hori, ZER eta NOLA, zeharo aldatu zen orain dela gutxi gora-behera laurogei urte Kandinskyk marrazkiak, koloreak eta bolumenak beren baitan, berez, kanpotik etorritako orori muzin eginez, balio handiko elementuak direla azaldu zuenean: Arte abstraktuaren abiapuntua izan zen.

Eta ZER hori, irudikatu edo interpretatu beharreko gai hori, geratu zen bazterrera. Arteak soilik NOLA horren besotik helduta egiten zuen aurrera bidean. Artearen aurpegia aldatuko zuen iraultza izan zen.

Orduz geroztik, batez ere sortzea edo asmatzea da marraztea, pintatzea edo zizelatzea.

Espainiako Errepublikaren garaiko Afixen Erakusketa honetan guztiz bestela gertatzen da, lehen esan dudanaz beste, afixa batek ideologia politikoa, erantzun bat edo arteaz kanpoko beste gai asko halako indar batez adierazteko konpromisoan baitu oinarria.

Horrexegatik, hain zuzen ere, afixan garrantzitsuagoa da ZER NOLA baino. Eta planteamenduaren logikari jarraiki, ideia bat irudikatu behar da, hartan izango du oinarri marrazkiak.

Eta oihu lazgarria da afixa gerra garaietan: hitzaren eta mezuaren eraginkortasuna, marraztua, margotua, soldaduak frontera joatera bultzatuko zuten forma eta erritmo figuratiboekin, guduak irabazteko itxaropenak ernarazteko indarrarekin, atzeragoardiako hirietan gertatzen ziren bonbardaketa basak salatzeko...

Afixa da hitz zuzen eta eraginkorrena, hura ongien indartzen duen irudiarekin marrazturik: talentu artistikoa, bizitzaren eta heriotzaren arteko larrialdien, gerrak berak eragiten dituen larrialdien zerbitzura....

N.B.

 

Erakusketaren argazkia

 

 

 

Jarraian erakusketa ikusi genuen eta afixak izan genituen hizpide.

Ondoren topa egin genuen Errepublikaren alde.

 

 

 

Erakusketaren argazkia
Erakusketaren argazkia
Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423