logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

  • Hasiera
  • Ekitaldiak
  • Dokumentalaren proiekzioa: "De la Retirada a la Reconquista" eta elkarrizketa

Dokumentalaren proiekzioa: "De la Retirada a la Reconquista" eta elkarrizketa

Otsailaren 05ean, 19:30ean, Palmera-Montero zentro zibikoan

Kartela

Otsailaren 5ean, asteartea, izango da Palmera-Montero zentro zibikoan “De la retirada a la R” dokumentalaren proiekzioa eta haren inguruko eztabaida.

Emile Navarrok eta Aymon de Chanterac-ek egindako film honetan hogeiren bat erbesteratu espainiarren testigantzak daude jasoak. Gerra Zibilean hartu zuten parte, eta orain 80 urte Frantzia aldera egin zuten erretiradaren protagonistak dira.

Dokumental honetan gerraren amaiera deskribatzen dute, Frantziar estatura nola pasa ziren eta nolako harrera berezia egin zieten, eta nola jarraitu zuten Erresistentziarekin konprometituta hurrena etorri zen II.Mundu Gerran. Ordubete eskasean, memoria-lan bikaina egiten du, gogora ekarriz porrota eta ondorengo Erretiratzea eta 1939an hasitako erbesteratzea ezezik, II Mundu Gerra amaitu ondoren, nahiz eta 1936tik hasita etengabe borrokatu, Espainiara itzuliko ziren esperantza egiaztatu gabea ere.

Dokumentala aurkezteko eta eztabaida dinamizatzeko bertan izango dira Carlos Gallego espainiar atzerriratuen seme eta “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikanoen Elkarteko kidea eta Josu Chueca (EHU-ko irakaslea).

 

Deskargatu kartela .pdf-n

Jardueraren argazkiak eta bideoa

Fotos

Hainbat ekitaldi Otsailaren 5ean, Erretiradari

Oloron (Francia)

  • Otsailaren 5ean:
    • 14:30:Terres de Memoire(s) et de Luttes" Elkarteak antolaturik, Omenaldi ekitaldia; esku-hartuko du elkarteko presidente eta errefuxiatuen seme Raymond Villalbak. Ondoren, Espaex Koralak abestuko du eta hainbat Lizeotako ikasleen parte hartzeei bidea emango die.
    • 19:00: Erretiradari buruzko hainbat film labur proiektatuko dira.

Limoges (Francia)

  • Otsailaren 5ean:
    • De la Retirada a la Reconquista" dokumentala proiektatuko da eta ondoren eztabaida egingo da.
  • Otsailaren 12an:
    • Dans les camps de la Retirada 1939-1940” liburua aurkeztuko da.

Paris (Francia)

  • Otsailaren 9an eta 19an:
    • Artearen inguruko bi gau-ekitaldi: erakusketa, antzerkia eta gitarra errezitala CNTren egoitza historikoan (33 rue Vignoles)

Burdeos (Francia)

  • Otsailaren 4an:
    • El silencio de los otros” pelikula proiektatuko da “Ay Carmela” elkarteak antolatuta. Ondoren, eztabaida.
  • Otsailaren 8an:
    • Espainiar nahitaezko langileei buruzko “Rotspainer” erakusketaren inaugurazioa.
  • Otsailaren 9an:
    • Bi hitzaldi: “Espagnols rouges, travailleurs forcés oubliés de la Seconde Guerre Mondiale” eta “Etre espagnol sous l’Occupation á Bordeaux”.
  • Apirilaren 14an:
    • Oroitzapenak eta zeremoniak. Baionakoa, adibidez, Polo Beyrisen egingo da, alegia, 1939ko otsailaren 6tik ehunka espainiar giltzaperatuta eduki zituzten lekuan.

Irun

  • Otsailaren 5ean:
    • De la Retirada a la Reconquista”dokumentala proiektatuko da; eztabaidarako eta aurkezpenerako bertan izango dira Carlos Gallego eta Josu Chueca.

Pamplona

  • Otsailaren 5ean:
    • Gurs kontzentrazio eremuari buruzko dokumentalaren estreinaldia; Nafarroako Gobernuko Memoriaren Institutuak egina da.

Arrasate

  • Otsailaren 7an:
    • Etorkizuna alanbre hesi artean” Erakusketa inauguratuko da eta “De la Retirada a la Reconquista” dokumentala proiektatuko da Kultiurate Areto nagusian.
Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423