"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

XI. Literatur Lehiaketa Errepublikarra, gazteentzat

Literatur lehiaketako kartela

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak gazteentzako XI. Literatur Lehiaketa Errepublikarra iragarri du lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Aurten: JUSTIZIA.

II.en Errepublikaren Konstituzioak lehenengo artikuluan honako hau esaten digu: “Espainia klase guztietako langileen Errepublika demokratikoa da, Askatasun eta Justizia erregimenean antolatua”. Bigarren artikuluan berriz: “Legearen aurrean espainiar guztiak berdinak dira.” Bi adierazpen hauek Konstituzioaren hurrengo artikuluetan garatzen dira. Textu osoa lotura honetan irakurri dezakezu: http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/eu/constitucion_repub.php

Aurten, justiziaren inguruan hausnarketa egitea proposatzen dizugu: Nola ikusten duzu justizia gaur egun? Askatasuna eta Justizia elkarrekin al doaz? Pertsona oro berdinak al gara legediaren aurrean? Berdinak izan nahi al dugu legediaren aurrean? Galdera hauei eta bururatzen zaizkizun beste hausnarketei erantzuna eman diezaiekezu zure errelatuan.

Ipuin Irabazlea ((12 urtetik 16 urte arte): La justicia ciega, (Claudia González Arnaiz)

Ipuin Irabazlea (17 urtetik aurrera): Eman gabe geratu da saria

Ipuin Irabazlea

Lehiaketaren oinarriak

  • Sarian aurkeztu ahalko dira nahi duten gazte guztiak, bi kategoriatan banatuta: 12 eta 16 urte  bitartekoak (Bigarren hezkuntza), eta 17 urtetik gorakoak.
  • Lanak gaztelaniaz edo euskaraz egin ahalko dira, eta originalak izan beharko dute.
  • Kontakizunaren luzapena ezingo da orrialdekoa baino txikiagoa izan ezta 5 orrialdekoa baino handiagoa; DIN A4 formatuan eta espazio bikoitzean idatziko dira, orrialde bakar batean,  “Arial” letra-tipokoa eta “12ko” tamainakoa.
  • Lanak posta elektroniko honen bidez bidaliko dira: 140431@asociacionrepublicanairunesa.org.  Postaren gaian hau adieraziko da: "Gazteentzako XI. Literatur Lehiaketarako”. Original bakoitza ezizen batez sinatuko da eta derrigorrezkoa da artxibo batean datu hauek eranstea: izena, abizenak, NANa, jaiotze data, helbidea eta harremanetarako telefonoa, eta egilearen e-posta.
  • Lanak 2019/04/01etik 2019/06/30era arte onartuko dira.
  • Lehiaketa Estatu Espainolean bizi diren pertsonei zuzentzen zaie.
  • Epaimahaia hauek osatuko dute: elkarteko kide batzuek eta kulturarekin lotutako hainbat irundarrek.
  • Epaimahaiaren erabakia komunikabideetan jakinaraziko da, eta era espresuan eta pertsonalean jakinaraziko zaie irabazleei.
  • Sariak:
    • Saria (12 eta 16 urte bitartekoak): 200 €-ko erosketa-txartel bat.
    • Saria (17 urtetik aurrera): 200€-ko erosketa-txartel bat.
  • Lanak ARIren jabetzan geratuko dira eta kultura hedatzeko asmoz argitaratu ahalko ditu, egilearen izena aipatuta.
  • Saria eman gabe gartu ahal da.
  • Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.