logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

X Literatur Lehiaketa Errepublikarra, gazteentzat

Literatur lehiaketako kartela

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak gazteentzako X. Literatur Lehiaketa Errepublikarra iragarri du lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Aurten: BERDINTASUNA.

II. Errepublikaren konstituzioaren 25. artikuluak hau dio: “Ezingo dira pribilegio juridikoko oinarria izan: izaera, filiazioa, sexua, gizarte maila, aberastasuna, ideia politikoak, ezta erlijio-sinesmenak ere".

Printzipio hauei esker, aldaketa handiak lortu ziren aldi horretan, eta horien artean, emakumeek botoa emateko eskubidea eskuratu zuten. Baina BERDINATSUNA ez da bakarrik gizon eta emakumeen arteko berdinketa eremu guztietan, baizik eta pertsonen berdintasuna legearen aurrean, berdintasuna lanean…; laburbilduz, EZ diskriminatzea arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik eta abarrengatik.

Ipuin Irabazlea. (12 urtetik 16 urte arte): Por fin llegó la igualdad, (Claudia González Arnaiz)

Ipuin Irabazlea (17 urtetik aurrera): El espejo del capitán, (Naroa González Gamazo)

Ipuinak

Lehiaketaren oinarriak

  • Sarian aurkeztu ahalko dira nahi duten gazte guztiak, bi kategoriatan banatuta: 12 eta 16 urte  bitartekoak (Bigarren hezkuntza), eta 17 urtetik gorakoak.
  • Lanak gaztelaniaz edo euskaraz egin ahalko dira, eta originalak izan beharko dute.
  • Kontakizunaren luzapena ezingo da orrialdekoa baino txikiagoa izan ezta 5 orrialdekoa baino handiagoa; DIN A4 formatuan eta espazio bikoitzean idatziko dira, orrialde bakar batean,  “Arial” letra-tipokoa eta “12ko” tamainakoa.
  • Lanak posta elektroniko honen bidez bidaliko dira: 140431@asociacionrepublicanairunesa.org.  Postaren gaian hau adieraziko da: "Gazteentzako X. Literatur Lehiaketarako”. Original bakoitza ezizen batez sinatuko da eta derrigorrezkoa da artxibo batean datu hauek eranstea: izena, abizenak, NANa, jaiotze data, helbidea eta harremanetarako telefonoa, eta egilearen e-posta.
  • Lanak 2018/03/15etik 2018/06/30era arte onartuko dira.
  • Lehiaketa Estatu Espainolean bizi diren pertsonei zuzentzen zaie.
  • Epaimahaia hauek osatuko dute: elkarteko kide batzuek eta kulturarekin lotutako hainbat irundarrek.
  • Epaimahaiaren erabakia komunikabideetan jakinaraziko da, eta era espresuan eta pertsonalean jakinaraziko zaie irabazleei.
  • Sariak:
    • Saria (12 eta 16 urte bitartekoak): 200 €-ko erosketa-txartel bat.
    • Saria (17 urtetik aurrera): 200€-ko erosketa-txartel bat.
  • Lanak ARIren jabetzan geratuko dira eta kultura hedatzeko asmoz argitaratu ahalko ditu, egilearen izena aipatuta.
  • Saria eman gabe gartu ahal da.
  • Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423