logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Ipuin Irabazlea. (16 urtetik 25 urte arte). Idazlea: Ane Segurola Ortiz

Barrutik

Literatur lehiaketako kartela

Munduaren gainean zein ikuspegi dugun planteatzen dugunean, beti dago ihes egiten digun zerbait. Begiez ikusten ez den zerbait. Sakon behatuta ere, gogoetaren bidez bakarrik hauteman dezakegun zerbait. Munduaren gainean zein ikuspegi duten planteatzen dutenean, askok izozmendiaren tontorrean bakarrik zabaltzen dituzte beren mantuak. Eta gauzak planteatzen ari garen honetan, nik beti esango dut, ikusten duzunaren atzean zer dagoen jakin nahi ez duzunean bakarrik dela baliagarria katamotzaren ikusmena

Gizarte honetan, sarritan etsi egiten gara ikusi-pasada bat eman eta geure buruari hunkitzen uztearekin, eta ez dugu denbora ematen geure emozioen atzean zer dagoen jakiten. Gure emozioak azaltzen ditugu, hori bai, horma handiak hausten ditugu kanpoaldera ateratzeko, besteak hunkiarazten ditugu eta beste emozio batzuk pizten ditugu jendearengan, baina oso gutxi dira barrurantz abiatzeko, buru barruan sartu eta beren hatzez sustraia ukitzera iristeko ausardia dutenak. Kanporatu egiten dugu, kanpoan dagoena baita ikusten duguna, baina barneratzeak izutu egiten gaitu, arrastorik ere ez dugu eta barruan zer aurkituko dugun.

-Zergatik dago hainbeste jende pobre, andereño?

Andereño begira geratu zitzaidan, guztiz harriturik. Bere diskurtsoa gelditu, eta pare bat segundo pasa ondoren, irribarre txiki bat egin, makurtu eta lainezaz begiratu zidan.

-Zaila da, mmm, oso zaila da azaltzeko. Begira, bakarrik esango dizut elkartasuna agertu behar dugula, eta ahal badugu pobreei eman behar ez ditugun gauzak, hobeto bizi daitezen. Horrexegatik egiten ditugu proiektu horiek guztiak eskolan, ez da hala?

–Kongoko haur pobreei elkartasuna adierazteko margotu genituen kartelak seinalatu zituen, bezperan horman zintzilikatu zituenak-, gure arropak eta jada erabiltzen ez ditugun jostailuak bildu eta pobreei emateko, pobreak berotu daitezen eta guri esker josta daitezen.

Irribarre egin zidan eztiki, eta nire erantzunaren zain geratu zen.

-Eta proiektuak egingo bagenitu hainbeste jende pobre zergatik dagoen jakiteko eta besteei azaltzeko, konponduko ote genuke zerbait?, orduan ez genieke ezer eman behar izango, ez da hala?

Andereñok begiratu bat egin zien gainerako ikasleei, gainerako haurren erreakzioa aztertu nahian bezala, gauzak argi uzteko erantzun baten bila zebilen bitartean.

-Hori oso zaila da –esan zuen azkenean-. Beste batzuk ere saiatu dira lehen, baina beno, ez dute gauza onik lortu. Gauzak diren bezalakoak dira, maitea. Egin dezakegun bakarra da pertsona onak izan eta elkartasuna bultzatu –kartelak seinalatu zituen berriro ere, altxatu eta ondo jarri zuen artilezko bere jaka berdea-. Oso ondo, segi dezagun klasearekin.

Pertsona ona da Iturrioz andereño. Ez diot ezinikusirik behin batean neure ilea gelako guraizez mozteagatik jarri zidan zigor harengatik. Laguntzen zigun gure arazo txikiak konpontzen, eta saiatzen zen guri aholkuak ematen, horretan hain ona ez bazen ere. Ikusmen ona zuen, katamotzarena ia, baina ez zuen barnera begiratzen. Gaur huraxe datorkit gogora. Gogoan daukak bera izan zela nire idazlana paretan zintzilikatu zuena, gela osoaren aurrean gogo beroz irakurri ondoren. Barneratzen ez zuenez, ordea, bere ikusmenak ez zion ezertarako balio izan, harekin pobreziaren inguruan izan nuen elkarrizketan inspiratuta idatzi bainuen, argudio isil, diskretu gisa, jolas bat izango balitz bezala ia. Goraipatutako idazlan hari, historia bat kontatu ondoren, nire argudioaren funtsa laburbiltzen zuen esaldi batekin eman nion amaiera: “Gizaki bat goseak badago, ez iezaiozu arraina eman, emaiozu arrantzarako kanabera bat”.

Eta gaur huraxe datorkit gogora, taberna bateko leihotik paseatzen ikusi baitut plazan. Bitxia bada ere, artilezko jaka berde hura darama soinean. Ematen du urteek ez dutela eragin handirik izan harengan. Neure buruari galdetzen diot zer pentsatuko ote lukeen urte hauetan zein proiektutan murgildurik ibili naizen jakingo balu. Nire asmo errepublikanoak ezagutuko balitu, sistema aldatzeko asmotan egin dudan ahalegina ezagutuko balu, sistema aldatzeko guztientzako justua izan dadin. Lehen hezkuntzako ikasgela hartan izandako elkarrizketa haren ondoren barneratzen nola hasi nintzen jakingo balu.

Altxa egin naiz lagun batzuk zain ditudalako. Lehen ordaindu dut ogitartekoa, eta horrenbestez, zerbitzaria agurtu besterik ez dut egin ateratzean. Plaza gurutzatzen dudan bitartean eskale batekin egin dut topo, eta soberan geratu zaidan erdia eman diot, eta baita poltsikoan aurkitu ditudan 65 bat zentimo ere. Egun ona ere eman diot.

-Jaka berdea duen emakumeak gehiago eman dit -irribarrez-. Pixka bat ezagutzen dugu elkar, tipo ona da, baina horrelako komentarioak egiten ditu batzuetan.

-Pozten naiz hain jende eskuzabala egoteagatik, orduan –nik ere irribarre egin diot-, nire egiazko irribarrearekin batera agur esateko keinua egin diot eta urrundu egin naiz gero.

Berak ere irribarre egin zidan, isiltasunean, zerbait berezia baitago haren eta nire artean. Isil-isilik, eta nire eguneroko lanarekin, borroka egiten ari naiz harentzako kanabera lortzeko. Isil-isilik eta egunetik egunera gero eta jende gehiagoren laguntzarekin, lortzen ari naiz gizarte justuagoa eraikitzea, apustu egiten ari naiz aldaketaren alde, justizia sozial, politiko eta ekonomikoaren alde. Berak ez daki, eta beharbada ez dit eskertuko nire andereño zaharraren une bateko petatxuak baino gehiago eta hark izozmendiaren gailurrean zabaltzen duen ontasun tolesgabe hura baino gehiago. Eta zinez diot, oraintxe bertan, oso harro nago hori guztia berdin zaidalako, horixe baita elkartasuna adieraztea.

Floyd

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423