logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

3. kontakizuna. (16 urtetik 25 urte arte). Idazlea: Amaia Gońi Vega

Atomoak, goazen

Literatur lehiaketako kartela

Ikusezin egiten nauen kapa daramat, baina inork ez daki. Baina tira, ez da hain zuzen ere kapa bat, txaleko bat baizik. Bai, bai, berriro diot, ikusezin egiten nau. Gorria da. “Gurutze Gorria” du atxikia.

Nire borondatez elkarte horri laguntzen eman ditudan hamar egunetan egiaztatu ahal izan dut txaleko horrek ikusezin egiten nauela beti presaka dabiltzan oinezkoentzako, ni saihesten saiatzen baitira begiz nahiz fisikoki. “Ez gurutzatu zeure begirada harenarekin” pentsatuko dute “zuregana joango da eta”.

Bultzatzen ari naizen borrokak ere baditu ahalmen ikusezinak, baina askoz ere eraginkorragoa da tarte txikietan. Horren guztiaren ondorioz, elkartearen arropa janztean, fisikoki ezinezkoa zait izaki bizidunen batekin talka egitea, ezta nahita ere.

Ikusezintasun une horiek aprobetxatuz, berriro miatu ditut unibertsitatean ikasitako irakasgaiak., eta atera dudan ondorioa izan da elektroiek azkar asko inguratzen duten protoia bezalakoa naizela, haren aurka talka egitean ondorio txarrak izango lituzkeen hondamena sortuko lukeen bera, edo behintzat hori pentsatuko dute.

Horrexegatik joan den astean, elkartean boluntario gisa panfleto berriemaileak banatzen eman behar nuen azken eguna hurbil zela, atsekabetu samar nengoen, nire buruarekin desilusionatua, ezin izan dudalako nahi nuen bezala lagundu, eta pena handia nuen esperientzia hori bukatuko zitzaidalako. Burumakur, atseden hartu nuen, goiz haietan egon nintzen plazako jarleku batean, eta bildu egin nituen, nire ustez, inoiz banatuko ez ziren panfletoak.

Bat batean, azal iluneko gizon bat hurbildu zitzaidan presaka eta ausart. Bitxiak ziren soinean zeramatzan piltzarrak eta zapata hautsiak, baina ez nuen hark ere kapa ikusezina izaterik nahi, niretzat ez behintzat.

-Gurutze Gorriarentzat egien duzu lan? –galdetu zidan ahoskera baldar samarra baina miresgarriarekin.

-Bai... –esan nuen harritua eta zain.

-Gustatuko litzaidake tarte libreetan edo diru pixka batekin laguntzea, jateko justu badut ere, uste dut egin dezakedala ahalegin bat; zuen lana Haitin, nire sorterrian, lurrikararen ondoren, izugarria izan zen benetan... Lagun diezazuket gutxienez panfleto horiek banatzen?

Zur eta lur geratu nintzen. Une hartan konturatu nintzen gutxiena dutenak direla gehien lagundu nahi dutenak, nire garaipen txiki eta ikusgarria markatzen zuten malko eta negar zotinen artean; bi protoi galduren batasun itzel eta zatiezina sinbolizatzen duten emozio eta alaitasunen artean. Bi protoi galdu, bai, presakako elektroiak nagusi diren belardi artean, baina itxaropenez betea, gero eta gehiago izango baikinateke. Atomoak, goazen.

Dream

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423