logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Komiki Errepublikanoen III. Lehiaketa, egile berrientzat

Kartela

"Nicolás Guerendiain" Irungo Elkarte Errepublikanoak egile berrientzako Komiki Errepublikanoen III. Lehiaketarako deialdia atera du, lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Aurten: JUSTIZIA.

II.en Errepublikaren Konstituzioak lehenengo artikuluan honako hau esaten digu: “Espainia klase guztietako langileen Errepublika demokratikoa da, Askatasun eta Justizia erregimenean antolatua”. Bigarren artikuluan berriz: “Legearen aurrean espainiar guztiak berdinak dira.” Bi adierazpen hauek Konstituzioaren hurrengo artikuluetan garatzen dira. Textu osoa lotura honetan irakurri dezakezu: http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/eu/constitucion_repub.php

Aurten, justiziaren inguruan hausnarketa egitea proposatzen dizugu: Nola ikusten duzu justizia gaur egun? Askatasuna eta Justizia elkarrekin al doaz? Pertsona oro berdinak al gara legediaren aurrean? Berdinak izan nahi al dugu legediaren aurrean? Galdera hauei eta bururatzen zaizkizun beste hausnarketei erantzuna eman diezaiekezu zure errelatuan.

Lehiaketaren oinarriak

  • Saria eskuratu ahalko dute parte hartuko duten 15 eta 35 urte bitarteko gazteek.
  • Teknika librea izango da. Historiak osoak, originalak eta argitaratu gabeak izango dira. Ez dute inolako saririk lortuko beste lehiaketa batean eta, gutxienez, 2 orrialdekoak izango dira, eta, gehienez, 4 orrialdekoak. Gidoiak euskarazkoak edo gaztelaniazkoak izan ahal dira.
  • Obraren edukiak zerikusia izango du “Justizia” lehiaketari izena ematen dion gaiarekin
  • Lanak bikoiztuta aurkeztuko dira, gutun-azal baten barruan. Gutun-azalaren kanpoko aldean hau adieraziko da: "Egile berrientzako Komiki Errepublikanoen III. Lehiaketarako". Original bakoitza ezizen batez sinatuko da eta derrigorrezkoa da gutun-azal itxi batean datu hauek eranstea: izena, abizenak, NANa, jaiotze-data, helbidea eta harremanetarako telefonoa, eta egilearen e-posta. Posta ziurtatuaren bidez bidaliko dira, honako helbide honetara:
    • "NICOLÁS GUERENDIAIN" IRUNGO ELKARTE ERREPUBLIKANOA. 10008 posta-kutxa, IRUN edo, bestela, Palmera-Montero Zentro Zibikoko 4. Lokala, Leandro Agirretxe plaza 1 – 20304 Irun, Gipuzkoa.
  • Lanak 2019/04/01tik 2019/06/30era arte onartuko dira. Epearen barruan bidalitzat hartuko dira postako zigilu-markan agertzen den data aipatutako epearen barruan badago.
  • Lehiaketa Estatu Espainolean bizi diren pertsonei zuzentzen zaie.
  • Epaimahaia hauek osatuko dute: elkarteko kide batzuek eta kulturarekin lotutako hainbat irundarrek.
  • Epaimahaiaren erabakia komunikabideetan jakinaraziko da, eta era espresuan eta pertsonalean jakinaraziko zaie irabazleei.
  • Saria:
    • Tinta Comics Irungo dendak, 200 €-ko erosketa-txartel bat.
  • Lanak ARIren jabetzan geratuko dira eta kultura hedatzeko asmoz argitaratu ahalko ditu, egilearen izena aipatuta.
  • Saria eman gabe gartu ahal da.
  • Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.
Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423