logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

2015ko Jaialdi Errepublikarra

Kartel

Maiatzaren 16an, Jai Errepublikarra ospatuko da Urdanibia plazan.

Beste urteetan bezala, 16:00etatik aurrera, Bidasoako Graffiti Errepublikarraren VII. Lehiaketa egingo da.

Ahurten, Bidasoako 5. Xake lehiaketa, literatur muestra eta humeentzako ekitaldiak izango ditugo Tadamun eskutik.

16:30etan Harley Davidson motorren elkarketa.

20:00etatik aurrera, musika taldeen jaialdia izango da. Aurten 3 talde izango ditugu.

Kontzertuak hasi aurretik VII. Gazte Literatur Lehiaketa Errepublikarraren sariak emango ditugu.

Behera kargatu kartela (PDF)

Yoana Rialek egindako kartela

Fotos

Jaiaren informazio osoa. Bideoak eta argazkiak

Jaialdi errepublikarrerako izena emandako taldeak

 

Lee Junior

Lee Junior

Rock and roll, blues, contry...abeslaria eta piano jotzailea…"LA VOZ" 2013”ko lehiaketako talent, SER kateko maketa lehiaketaren irabazlea.

"Lucas y los Patosos" taldeko piano-jotzaile izandakoa

Informazio gehiago

 

Kudai

Kudai

KUDAI 2002an sortu zen. Hasieran Eka (baxua) eta Bortx (gitarra eta programazioak) elkartu ziren eta elkarrekin jotzen hasi ziren. Gero David (ahotsa eta gitarra) sartu zen taldean eta, hilabete batzuk geroago Tito (bateria).

2003ko irailean beren lehen diskoa grabatu zuten: “Hutsa”, Sonido XXI estudioetan, San Martin anaiek lagunduta. Hilabete batzuk geroago, 2004ko maiatzean, salgai jarri zen diskoa Oihukarekin eta, udazkenean, lehen bideoa, "Ni naiz", argitaratu zuten. Bideo horri esker, hainbat telebistetan ateratzea lortu zuten eta, 2005ean, Gaztea Sariak sarietarako izendatzea lortu zuten. Azkenean ez zuten irabazi, baina bandarentzat nominazio hura, besterik gebe, sekulakoa izan zen.

Kontzertuak emateari utzi gabe, 2005ean bere hurrengo diskoan lan egiten hasi ziren: “Arima Eroslea”, urte bereko azaroan grabatu zuten. Disko honetarako kolaborazio garrantzitsuak izan zituzten, hauenak adibibidez: Luisillo (Skalariak), Layla (Nok), Brigi (Koma), Alber (Nekrotech), Iker Sánchez eta Igor Fernández. Diskoa 2006ko maiatzean atera zen Kemen Musikagintzaren eskutik, eta Elkarrek banatu zuen.

2008aren hasieran, Ekak taldea uztea erabaki zuen, eta orduan garai berri bat hasi zen taldearentzat. Hilabete batzuk geroago, Urtzi sartu zen haren tokian baxu bezala, eta bandako gainerakoekin batera hirugarren diskoa izango zutena prestatzen hasi ziren: “Shah Mat”, urte horretako azaroan erregistratua, berriz ere Sonido XXI Estudioetan. Diskoa 2009ko apirilean atera zen Ortots zigiluarekin eta, kontzertu batzuk eman ondoren, Tito lesionatu egin zen, eta Urkok ordezkatu behar izan zuen kontzertuetan. Urte eta erdi geroago, ikusirik Tito oraindik ere ez zela sendatzen, ados jarrita, erabaki zuten Urkok hartuko zuela haren tokia hurrengo diskorako.

Informazio gehiago

 

Iam Raros

Iam Raros

Hernaniko (Gipuzkoa) lau musikari, Rock urbanoa jotzen dutenak. Esan liteke kaleko kontuez baino gehiago eguneroko, eta bizitzako gauzez hitz egiten dutela; beren abestietan kritika sozialaz ezezik beren esperientziez hitz egiten dute; esan liteke esaten dutena sentitzen duen eta sentitzen duena kantatzen duen jendea dela.

Patxik eta Iñaki Landak (Kalbo) betidanik eagutzen dute elkar, eta nahiz eta betiere esan zerbait egin behar zutela, inoiz ez zuten ezer egiten; harik eta lokal batean elkartzen eta denbora-pasa jotzen hasi ziren arte; orduan konturatu ziren kontua serio joan zitekeela, eta lanean hasi ziren. Lehenik beste Iñakirekin (Patxiren gitarra ikasketetako laguna) jarri ziren harremanetan, eta gero Asierrekin, bandako lehen bateriarekin; Asier gero Anderrek ordezkatu zuen, eta oarindik bera da bateria. Bategite horretatik atera zen "A palos", lehen maketa..

Horrekin hasi ziren lehiaketetara aurkezten, eta oso emaitza onekin, adibidez Idiazabalgo (Gipuzkoa) 2007ko Pop-Rock Jaialdian atera zuten lehen postua; Aguilar de Campooko (Palentzia) 2007ko Galleta-Rock Jaialdian atera zuten bigarren postua; eta Donostia Hiria Pop-Rock Jaialdian atera zuten bigarren postua. Beren lehen diskoa, "Aquí hay pasión", lehiaketa horietako bateko saria da.

Informazio gehiago

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423