logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

2014ko Jaialdi Errepublikarra

Kartel

Maiatzaren 17an, Jai Errepublikarra ospatuko da Santiago frontoian.

Beste urteetan bezala, 16:00etatik aurrera, Bidasoako Graffiti Errepublikarraren VII. Lehiaketa egingo da.

Ahurten, Bidasoako 4. Xake lehiaketa, literatur muestra eta humeentzako ekitaldiak izango ditugo Tadamun eskutik.

16:30etan Harley Davidson motorren elkarketa.

20:00etatik aurrera, musika taldeen jaialdia izango da. Aurten 6 talde izango ditugu, 30 minutuko emanaldia eskainiko du bakoitzak.

Behera kargatu kartela (PDF)

Informazio gehiago. Kontsertuaren argazkiak eta bideoak.

Yoana Rialek egindako kartela

Jaialdi errepublikarrerako izena emandako taldeak inskripzio-zerrendaren arabera

 

Korkut

Korkut

KORKUT Gipuzkoako Irun herrian jaiotako rock alternatiboko talde bat da. Pablo Ferreras (ahotsa,gitarra), Javier Arca (baxua,koroak) eta Josu sanchez (bateria) osatuta, taldea 2013. urteko otsailan hasten da bere lehengo pausoak ematen.

2012.urteko bukaeran,Javier eta Josu ordurarte burutu izan zuten proiektua bertan behera uztea aukeratzen dute,eta da hortik gutxira,Pablo beraiekin elkartzen denean,gaur egun ikusi dezakegun KORKUT berria sortaraziz,influentzia mota askotako eta kutsuz beteriko taldea, hardcore estilotik, gaur egungo rock-atik pasata eta keinu garbiaz metal modernoari.

Gaur egun,taldeak bi abestiz osaturiko mini EP bat dauka grabatua, UR BELTZ eta NIRE ONDOAN, eta beste hiru abestiekin batera, urte bukaeran aurkeztu behar duen maketa izango da.

Bestalde, aipatu beharra dago, Irungo MUSIKIRUN maketa lehiaketan azkeneko bi urteetan parte hartzea,azkeneko urte hontan,3. postuan geratuz.

Momentu hauetan, KORKUT sortu daitezken kontzertu berrien zain dago eta abesti berriak egiten lokalean.

Hau da KORKUT; zuen belarritan sartu nahi den zarata etengabe bat…

 

SANGRE DE MONO

Sangre de mono

Sangre de mono taldea Irunen eratu zen, 2007an, Asier Somoano eta Jon Zamora bokalistak partaide zirela. Rap/ragga estiloarekin eta letra aldarrikatzaileekin, kantak egiten hasi ziren interneten aurkitzen zituzten erabilera libreko oinarri edo riddim-ak erabiliz.

Hainbat urteren buruan, Eneko elkartu zuen taldeko dj gisa. Kontzertuei esker diru pixkat lortu genuen eta horrekin plater bat, nahasketa mahai bat eta eramangarri bat erosi genituen. Geure oinarriak ekoizten hasi ginen.

2012an taldea instrumentalizatu nahian genbiltzala Kerman Lanz eta Iñigo Valero gitarra jotzaileak batu ziren. Urte berean, arrazoi pertsonalak zirela medio, Asier Somoanok taldea utzi zuen.

Gaur egun geuk grabatutako eta nahastutako maketa bat prestatzen ari gara. 2013ko udarako prest egotea espero dugu.

Emanaldi batzuk:

  • Psilocybe fiesta reggae (Hondarribia)
  • Fiesta republicana(Irun)
  • Fiesta comunista (Portugalete)
  • Leize Gorria aniversario Gazte Komunista(Donostia)
  • Lakaxita (Irun)
  • Dia internacional de la musica(Hendaia)

Informazio gehiago

 

Izu Nauk

Izu Nauk

IZU NAUK Zumaiatik datorren Metal talde Euskalduna da. Eratu zuten kideak: Iker (kantaria), Jurgi eta Lu (gitarrak), "Lutxi" (Baxua) eta "Gorriti" (Bateria).

2008aren amaieran bere lehen maketa grabatu zuten eta urtebete beranduago Ikerrek taldea uztea erabaki zuen eta Jurgiri utzi zitzaion kantari rola. 2012. urtearen erdialdean garabatu zuten beren lehen albuma "Metamorfosia"izenarekin, bilduma horretako "Denbora" izeneko kanta deigarrienak bultzatua.

Hainbat ekitaldiren ondoren, Luk taldea uztea erabaki zuen 2013. Urtearen hasieran, eta Zarauzko Andonik ordezkatu zuen.

Gaur egun taldea lan egiten ari da litekeen bigarren disko batean, eta ahalik eta kontzertu kopuru handiena ematen.

Informazio osoa pdf-n

 

Soma Sound Sistem

Soma Sound Sistem

Soma selekta (Gasteiz 1981): musikaren munduko ibilera 2001ean hasi zen. CLUB SOMA 107 kluba ireki eta gero, (Sebastian Donostia). Soma selekta-k toki bat hartu zuen saio horietan; haietan, Roots reggae-k aukea librea ematen zuen bere musika gustuen arabera (new roots, ragga, dancehall, rap). Club horretan MAESE TRUCCO ezagutu ondoren (De Frigsa´s most wanteds), ituna sortzen da, eta haren ondorioz tokia izango taldeko lehenengo kontzertua ARRAUN TABERNAn, 2006ko erdialdean.

2009ko hasieran errsidente gisa, astearteetan LEIZE GORRIA TABERNAn ikusteko aukera izan zuen, SOMA SOUND SISTEM izenarekin. Hilabete batzuk beranduago, LEIZE GORRIAn izandako esperientzia atseginaren ondorioz, taldeak bi kide gehiago izango ditu: KING DAVID (Malaga) eta BELTZA ADA (Senegal).

Maese Trucco (Madril, 1979): 1996tik mikroarekin izandako topaketak mikro irekien eta etxeko grabaketen ingurukoak izango ziren. 2000. urtean eszenatoki batean espero zen hasiera iritsi zen  DJ HERRÁNen eta Karma Sounden eskutik; 2004ko udaren amaiera,  DJ Cobek eta Maese Truccok gorputza eta forma ematen diote "Sesión en casa"lanari  (2004, Cala Millor (Mallorca)) Demo horretan, 22 track-etan (11 intro eta skit + 11 gai) ordura arte Maesek egindako onena jasotzen da. Maese Truccok eszenatokia partekatu zuen artista handiekin: DJ Webs eta Afu-ra (N.Y.). Lil' Dap (Group Home, N.Y.), DJ Kanzer (V), Daddy G (Massive Attack), Garou, SKL eta T-Cap (55 crew-Madrid), Chalaneru Sound, AsturSound, Hydoneah eta Olajah (Asturias), Zion Rock (Madrid-BCN), KinkySoundSystem (Vigo), Ganjahr Family (Vigo), Trackattack (Zgz), Kinky Dub Machine (BCN), Microguagua (BCN), Dank MC (ITA), Castaparia Sound (ITA) eta beste asko. 2008an,  "Bienvenidos al 7º cielo" demoa aurkeztu zuen (2008, Lugo-Oviedo-Donostia) Error78rekin batera (Herrera, Gipuzkoa) ErTomyren, Otro Estadoren, Ras Davv-en ekoizpenekin, Hydoneah-ekin, X-Tratega-rekin (Lugo) izandako lankidetzek eragindako erakargarritasun erantsiarekin, Soma Selektarekin batera SOMA SOUND SISTEM sortu izanarekin.

SOMA SOUND SISTEMsortu ondoren, taldeak lehenengo urteak eman zituen berezko eta ongi definitutako estiloa bilatzen, bakoitza bere sustraietatik atera gabe, baina formula eta estilo berrietara irekiz. Lehenego bi urteetan single batzuk atera zituzten eta "SOMA SOUND SISTEM: THE SINGLES" izeneko Promo batean bildu zituzten nazioarteko mailan ezagunak ziren reggae, ragga y dancehall riddim batzuei buruz King Davidekin (Málaga) –handik gutxira uzti zuen taldea- eta Beltza Adárekin –honek ere taldea utzi zuen-, eta taldeak 2010. Urtea ia hilik pasa zuen. 2011ko abenduan hurrengo lanaren eta bere lehenengo lan osoaren oinarriak jarri ziren eta ia %100ean autoekoitzia: "POSITIVITY STYLE". 2012an zehar joan zen garatzen eta 2013ko hasieran argitara atera zuten. 2012an taldea finkatu zen Iberiar penintsulan zehar egindako kontzertuekin eta Frantziako eta Italiako eszenetan ere hasi zen herrialde horietan egindako kontzertu banarekin.

 

Another St.Valentine Alone

Another St.Valentine Alone

Guipuzkoako Zarauzko talde bat gara, Another St.Valentine Alone izenekoa.

Heavy Metal jotzen dugu garrasi batzuekin.

Hauek osatzen dugu taldea:

  • Gitarra-jotzaile kantari bat: Jaime Davila.
  • Gitarra-jotzaile nagusi bat: Jorge Rivero.
  • Bateria: Rodrigo Testardini.
  • Baxu-jotzaile bat: Javi Utrera.
 

Meltdown

Meltdown

Hardcore/metalcore talde bat da, kideak gazteak dira, 16 eta 19 urte bitartekoak. Gure lehenengo EP ateratzeko zorian gaude eta aurrerapena eskura daukagu facebook-en, youtube-n eta bandcamp-en.

Gaur egun, 5 kidek osatzen dute taldea:

  • Ahotsa: Sasu
  • Baxua: Ionma
  • Gitarra: Julen
  • Gitarra: Amunda
  • Bateria: Bittor
 
Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423