logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

2013ko Jaialdi Errepublikarra

Cartel

Maiatzaren 4an, Jai Errepublikarra ospatuko da Urdanibia plazan.

Beste urteetan bezala, 16:00etatik aurrera, Bidasoako Graffiti Errepublikarraren VI. Lehiaketa egingo da.

Ahurten, Bidasoako 3. Xake lehiaketa, literatur muestra eta humeentzako ekitaldiak izango ditugo Irun Iruten eskutik.

19:30etatik aurrera, musika taldeen jaialdia izango da. Aurten 8 talde izango ditugu, 30 minutuko emanaldia eskainiko du bakoitzak.

Behera kargatu kartela (PDF)

Informazio gehiago. Kontsertuaren argazkiak eta bideoak.

 

Yoana Rialek egindako kartela

Jaialdi errepublikarrerako izena emandako taldeak inskripzio-zerrendaren arabera

 
Sangre de mono

SANGRE DE MONO

Sangre de mono taldea Irunen eratu zen, 2007an, Asier Somoano eta Jon Zamora bokalistak partaide zirela. Rap/ragga estiloarekin eta letra aldarrikatzaileekin, kantak egiten hasi ziren interneten aurkitzen zituzten erabilera libreko oinarri edo riddim-ak erabiliz.

Hainbat urteren buruan, Eneko elkartu zuen taldeko dj gisa. Kontzertuei esker diru pixkat lortu genuen eta horrekin plater bat, nahasketa mahai bat eta eramangarri bat erosi genituen. Geure oinarriak ekoizten hasi ginen.

2012an taldea instrumentalizatu nahian genbiltzala Kerman Lanz eta Ińigo Valero gitarra jotzaileak batu ziren. Urte berean, arrazoi pertsonalak zirela medio, Asier Somoanok taldea utzi zuen.

Gaur egun geuk grabatutako eta nahastutako maketa bat prestatzen ari gara. 2013ko udarako prest egotea espero dugu.

Emanaldi batzuk:

  • Psilocybe fiesta reggae (Hondarribia)
  • Fiesta republicana(Irun)
  • Fiesta comunista (Portugalete)
  • Leize Gorria aniversario Gazte Komunista(Donostia)
  • Lakaxita (Irun)
  • Dia internacional de la musica(Hendaia)

Informazio gehiago

 
Reyes Vándalos Squad

REYES VÁNDALOS SQUAD

Taldeko Raphao MC irundarraren lehen maketa aurkeztuko dute, JdMuriel MC eta ekoizle irundarraren laguntzarekin. Bien laguna zen kide baten bidez ezagutu zuten elkar, eta estilo bera gustatzen zitzaiela ikusita, elkartzea eta elkarrekin lan egitea erabaki zuten.

Aldi luze baten ondoren, iraupen luzeko lehen erreferentzia ater azen argitara, Rapeos ArabaDoce argitaletxean, hamabost gairekin, denak Arabadoce ekoizpenak grabatuak eta masterizatuak.

Gure lanaren zati bat hemen ikusi ahal duzue: http://www.hhdirecto.net/maqueta/62960/rapeos-en-araba12.html

 
Mendeku

MENDEKU

Hiru kide hondarribitarrek osatzen dute: Inaxio (Baxua eta oihuak), Urko ( Gitarra eta ahotsak) eta Aitzol (Bateria).

Taldea 2011ko udan sortu zen, hutsetik hasita; izan ere, ez Aitzolek ez Inaxiok (Bateria eta Baxua) ordurarte inoiz ez zituzten jo beren musika-tresnak. Horrela, Psilocybenean sartzea lortu zuten musikaren alorrean aurrera egiten jarraitzeko eta –mosu horretan- aldarrikapen-maila handia duten beren abestien beidez ikuskizun duina eman ahal izateko. Hemendik gutxira beren 21 abestiko I. diskoa grabatzekoak dira; abesti guztiak beraiek eginak dira eta kritika dute oinarri.

Aipatu behar da, bestalde, Mendekuk lan ikaragarria izan duela azken urte honetan eta, horregatik, ez duela kontzerturik ematerik izan, beraz hau izango da emango duten lehen kontzertua.

Informazio gehiago: myspace.com/mendeku

 
Olvidaos

Olvidaos

Davidek (gitarra), Eduk (guitarra), Aitorrek (bateria), Jairok (ahotsa), eta Danik (bajo) eratzen duten rock talde bat da.

Hasiera batean Davidek eta Eduk elkar ezagutu zuten eta bitan geratu ziren zerbait jotzeko. Berehala Aitor gehitu zitzaien, eta erritmo batzuei forma ematen hasi ziren.

Handik hilabete batzuetara Jairo iritsi zen eta erritmoei letra jarri zitzaien.

Orduan baxu jotzaile bat bilatzea erabaki zuten proiektu serioago bat egiteko. Denboraldi luze batean halakorik aurkitu gabe –baxu jotzaile ugari ez dago eta- 2012ko amaieran Dani gehitu zen. Animoaren aldetik, pizkundea izan zen. Taldea osatuta dago eta egurra emateko prest dago.

 
La Cremme

LA CREMME

La Cremme taldeaz hitz egiten badugu, lan gogorraz eta dedikazioaz ari gara.

Bi MCk orezkatzen dute taldea: Poetanoble-k eta Kuko-k.

2013an "Bon Voyage" iraupen luzekoa atera zuten, eta haren ondoren, "Infames" izeneko Ep bat, zeina grabatzeko prozesuan baitago.

Erosotasuna bilatu nahian, Underbloke Studio sortu zuten gaiak grabatzekoan prozesu guztia egin ahal izateko.

Hemen uzten dizuegu lana behera kargatu ahalko duzuen web orria: www.LaCremme.com

 
Kan

Kan

Imanol Llucia "KAN" 22 urteko MC gazte abere lehen letrak idazten hasi zen nerabe zela, SFDK, Violadores del Verso, Falsarma… bezalako talde nazionalek beren txokoa bilatzen hasiak zirela.

Harrezkeroztik gero eta zaletasuna handiagoa izan zuen rap erritmoarekin eta Hip-Hop kulturarekin, oro har. Gaur egun  -bereziki 90eko hamarkadako eta musikako- amerikar Rap “nostalgikoaren” jarraitzaile gisa ikusten dut neure burua. Azken bi urte hauetan errimak serioagotan hartzen hasia naiz eta bakarrik aritzen den rapper ibilbidea hartu dut.

Informazio gehiago

Broken

Broken

2009an amaiera sortu zen, Jose eta Oskar gitarra jotzaileak proiektu berri bat egiten hasteko ideiarekin elkartu zirenean. “Old School” Thrash Metal batean oinarrituta baina gaurkoago diren eragin batzuk alde batera utzi gabe, gaiak konposatzen hasi dira, baita gainerako partaideak bilatzen ere. Bandan sartu den hurrengoa Gorka bateria da. Harekin, gaiek forma zehatzagoa eta finkatuagoa hartzen dute.

Abeslari bat eta baxu jotzaile bat aurkitzeko emaitzarik gabeko urtetako bilaketaren ondoren –hainbat saiakera eginda, baina arrakastarik gabe- taldeak 2012 urte sabatikoa hartzea erabaki du bateriak kargatzeko. Joan den 2012 urtearen amaieran, taldea aktibora pasa zen Lao abeslariarekin, eta harekin finkatu da taldeari hainbeste buruhauste ekarri dizkion abeslari postua. Iritsi de nazkena Oskar da. Bandako laguna baxua jotzera animatu da taldea martxan hasi dadin.

Azkenean, taldearen estreinaldia joan den martxoaren 23an izan zen, Usurbileko gaztetxea, baina baxu jotzailerik gabe; beraz, Irunen maiatzaren 4an eskainiko den kontzertua talde osoaren lehena izango da.

Big Brown Beavers

Big Brown Beavers

2009. urteko udan Astindu Oi! eta Apostasia taldetako hiru kide elkartu ginen musikaren ikuspegi anitzak elkartuz talde desberdin bat egiteko asmoz. 2010. urteko irailan, udan opor luze batzuk hartu ondoren, Burgak baxua hartu eta taldeak bira garrantzitsua eman zuen. 2010eko abenduan gure lehenengo lana grabatu genuen Aitor Perezekin.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423