logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

2012ko Jaialdi Errepublikarra

Kartel

Maiatzaren 5an, Jai Errepublikarra ospatuko da Urdanibia plazan.

Beste urteetan bezala, 16:00etatik aurrera, Bidasoako Graffiti Errepublikarraren V. Lehiaketa egingo da.

Ahurten, Bidasoako 2. Xake lehiaketa, literatur muestra eta humeentzako ekitaldiak izango ditugo Irun Iruten eskutik.

19:30etatik aurrera, musika taldeen jaialdia izango da. Aurten 8 talde izango ditugu, 30 minutuko emanaldia eskainiko du bakoitzak.

Behera kargatu kartela (PDF)

 

 

 

Yoana Rialek egindako kartela

Jaialdi errepublikarrerako izena emandako taldeak inskripzio-zerrendaren arabera

 

Glaukoma

GLAUKOMA

Glaukoma reggae/rap-eko talde tolosarra da, bost kidekoa: Juantxo (ahotsa), Arandia (baxua), Pando (gitarra eta ahotsa), Jokin (gitarra eta ahotsa) eta Pablo (bateria); nahiz eta taldea Tolosakoa izan, kideak Tolosa, Donostia eta Irungoa dira.

Taldea orain bi urte sortu zen eta ordudanik kontzertu asko eman ditu; azpimarratu behar da eszenarioko gainerako lagunen artean Glaukomak Toots & the Maytals jamaikar mitikoak teloneatzeko zortea izan zuela, 2011n bandak bi abesti grabatu zituen Sputnik 11 izeneko eta Bonberenean (Tolosa) grabatu zen bilduma baterako; disko horretan herri horretako lau talderen lana jaso zen, bi abesti estilo desberdina duen talde bakoitzeko.

2012an Glaukoma bere disko propioa grabatzekoa da Bonberenean, Karlos Osinaga teknikari dela, cd/lp formatuan; lan hori, kontzertu batzuen ondoren, aurkeztu egingo da, eta salgai ere jarriko da Moskun egingo den jai errepublikanoan.

Kideak:

  • Juantxo (Ahotsa)
  • Arandia (Baxua)
  • Pando (Gitarra eta Ahotsa)
  • Jokin (Gitarra eta Ahotsa)
  • Pablo (Bateria)

Informazio gehiago

Mendeku

MENDEKU

Mendeku hiru kide hondarribitarrek osatzen dute: Inaxio (Baxua eta oihuak), Urko ( Gitarra eta ahotsak) eta Aitzol (Bateria).

Taldea 2011ko udan sortu zen, hutsetik hasita; izan ere, ez Aitzolek ez Inaxiok (Bateria eta Baxua) ordurarte inoiz ez zituzten jo beren musika-tresnak. Horrela, Psilocybenean sartzea lortu zuten musikaren alorrean aurrera egiten jarraitzeko eta –mosu horretan- aldarrikapen-maila handia duten beren abestien beidez ikuskizun duina eman ahal izateko. Hemendik gutxira beren 21 abestiko I. diskoa grabatzekoak dira; abesti guztiak beraiek eginak dira eta kritika dute oinarri.

Aipatu behar da, bestalde, Mendekuk lan ikaragarria izan duela azken urte honetan eta, horregatik, ez duela kontzerturik ematerik izan, beraz hau izango da emango duten lehen kontzertua.

Informazio gehiago : myspace.com/mendeku

 

Rubio

RUBIO

RUBIO izan baino lehenago, Jon Sanchez Sanchez hainbat musika taldetako partaidea izan zen 1997 eta 2010 bitartean. Banden arteko militantzia hori ikasketekin, lanekin, bikoteekin, familiarekin eta bidaiekin tartekatu zen.

Madril hirian RUBIOren abesti-idazle eta egilekide Angela Rodriguez Quintana ezagutu zuen; baina orduan ez batak ez besteak ez daki ezer horretaz. 2001. urtea da.

Jon S. S.ek Angela R. Q.ren ideiak entzun, testuak irakurri eta abestiak dantzatu egin ditu, zeinak bere kopetako lobuluan instalatzen baitira, tutu katodiko batek eraman izan balitu bezala. Baina 2011n, azkenean, adreiluzko horma fina eraisten du RUBIOk eta trajedun musikari gisa sortzen da, bere akustikaren konpainia hutsarekin, azken 10 urte hauetan gertatutako guztia kontatzeko prest.

Narrazio horretarako Angela R.Q.ri hainbestetan kantatzen entzun dizkion letra ederrak, testu eta ideia jenialak eskatu dizkio. Abestiek maitasunez, mespretxuaz eta gorrotoaz hitz egiten dute esaldi berean, hilketarako eta kopularako hari gidaria baitira; hisiak dakarren beroa kontatzen dute baita maitasunak dakarren hotza ere, azken hau itxura zaharkitu bat besterik ez bada.

.... eta, batez ere, pertsona gogorrenaren alderdirik samurrenetik datoz.

Informazion gehiago: http://soundcloud.com/srrubio

Facebook: http://eu-es.facebook.com/pages/sr-RUBIO/153122988122451

Melmac

MELMAC

Banda hau 2006ko azaroaren bukaera aldera sortu zen; bandaren ideia indie elektronikoko taldea izatea zen; denborarekin eta sortzen joan ziren melodiekin pop rock kosmiko bezala katalogatu zuten beraiek. Hilabete batzuetan kantuak sortzen aritu eta kontzertu bat eman ondoren, 2007ko udan maketa bat grabatu zuten lagundu zieten lagun batzuei esker eta Dirty pink ladyes-eko bateria den Urkoren laguntzarekin, Melmac taldeko lehengo bateria Zaisen lekua bete zuena, alegia.

Maketa honi esker Madrilen irailean egin zen alderdi komunistaren jaian jo zuten. Handik bueltan egungo bateria, Lesh, aurkitu zuten.

2008ko apirileam Melmac taldeak parte hartu zuen Irungo jai Errepublikarraren lehen edizioan. Kontzertu bat eman zuten Planta baja, Neutral Kick eta Sangre de mono taldeekin batera.

2009an zehar, hainbat kidek bandari utzi behar izan zioten; irailean Melmac taldeak eraketa finkatu zuen, Al, Hanstor eta Zohak ez ziren egongo; horien ordez, partaide ziren Lesh eta Zalk Srch gitarra-jotzaile berriarekin batera hirukote bat osatu zuten.

2010ean Irungo errepublikar jaiaren edizio berri batean jo ondoren, taldea itxi egin zen disko bat grabatzeko; disko hori ez zen plazaratuko Lesh-ek taldea utziko zuela jakin zenean.

2011ren hasieran Melmac taldeak beste kide bat aurkitu zuen Lesh-en ordez, Javier Barreneche, eta honekin dira demo bat ateratzekoak urtearen erdi aldera.

Informazio gehiago

Javi Miqueleizen argazkia. www.efejotaphotography.com

Sangre de mono

SANGRE DE MONO

Sangre de mono du izena Asierrek eta Jonek osatzen duten taldeak. Taldea orain dela urtebete-edo eratu zen Irunen 2008ko apirilean egindako Errepublikarren Jaiaren lehen edizioaren ondoren.

Bi estilo batzen ditu taldeak, Ragga eta Rapa, politika, eta oro har, mundua kritikatzen duten letrekin eta riddim instrumentalekin. Hilaren 18ko kontzertuan hainbat kolaborazio izango dira, horien artean Sato de Clan 12rena.

 

Informazio gehiago

Blast Wave

BLAST WAVE

Kale ilunenetan, egunak gau amaigabeak diren eta haizeak gitarra-akordeak eramaten dituen horietan, burua liluratzen duen melodia bat entzuten da murmurio artean… Blast Wave da; 2010ean sortu da, San (bateria) eta Jon (ahotsa eta gitarra) heavy metaleko proiektu bati ekiteko elkartu direnean. Hasieran bik osatzen zuen taldea, baina berehala hasi zen handitzen. Baxu-joleak et gitar-joleak iritsi ziren hainbat lekutatik, taldeari itxura emateko, baina egun batean, eta bizitzako kasualitatez, Alvarok (gitarra) talde honekin topo egin, eta bertan geratu zen, eta horrela, Blas Wave sendotzen hasten da pixkana-pixkana. Handik gutxira, Jonen betiko lagun bati deitu zioten taldean sartzeko; David zen (baxu-jolea).

Orain, ia osatuta dago, urteek zaildutako baxu-jole baten sendotasunarekin; ahots indartsua eta aldi berean melodikoa; bateria, 80eko heavy taldeetako klasikoa, eta gitarraren riff kañeroa. Horrela hasi da itxura ematen Blast Wave. Jonek gitarra kendu beharra zeukan eta, beraz, bigarren bat eduki behar zen, eta Blast Wave behin betiko taldea osatuko duen piezaren bila hasten da. Ondo bilatzen ibili ondoren, Iñigo agertu da, panoramako talde mtelikoenen ukituarekin, eta horrela sendotzen da, azkenean, heavy metaleko proiektua izango dena.

Denboraldi bat kantak eginez ibilita, Blast Wave prest dago eszenatokietara irteteko, eta lehenengoa apirilaren 9an izango da, Jai Errepublikarrean.

E-maila: blastwavemetal@gmail.com

bdtd

BDTD (Busting Down The Door)

BDTD (Busting Down The Door) Irungo musika talde bat da, 2009an ikasketak eta musika biak batera aurrera eramateko gai diren institutuko ikasle batzuek sortua. Hasieratik egiten dituzte entseguak haietako baten garajean; talde honek hiri osoan hainbat kontzertu eman ditu jada. Bere kontzertu guztietara joaten diren jarraitzaile ugari dituzte.

Bere kideak aldatzen joan dira hasiera batetik hona, baina gaur egun taldea hauek osatzen dute:

 

 

  • Asier González (Kantaria)
  • Libe de la Fuente (Kantaria eta saxofoi-jolea)
  • Alberto Rodríguez (Gitarra jotzaile bakarlaria)
  • Ander Fraile (Baxu-jotzaile eta bigarren gitarra)
  • Asier Leiza (Teklista)
  • Sergio Hernández (Bateria eta ahotsak)

Talde honek bere kontzertu guztietan egin ditu beste talde ezagun batzuen bertsioak; talde horien artean ACDC, Guns and Roses, Nirvana, Aerosmith, Green Day, RHCP, eta abar. Egin ditu bere abesti propioak ere, publikoaren artean arrakasta dezente izan dutenak.

La Cremme

LA CREMME

LA CREMME Hip Hop talde bat da, Irun La Fronteran MC´k (PoetaNoble eta kUkO).sortua. Mezu handia idatzitako esaldi bakoitzean, eta indarra eta sakrifizioa; horiekin iristen dira euskal panorama nazkante honetan (ez da inor mintzeagatik) merezitako leku bat lortzera; asmo bakarra gustu ona eta Kultura honetan jarraitzeko gogoa berreskuratzea. La Cremmeren doinua letra zehatzen bidez apaindutako musika da, eta horekin batera estilo propio eta definitua.

Talde honen iraupen luzeko lehen erreferentzia 2012ko udaren hasieran aterako da, INFAMES izenaz.

Dena dela, aurrerakin bezala gauzaren batzuz goza daiteke hemen: www.myspace.com/realcremme.

Gainera PoetaNoblek badu maketa bat berak bakarrik ere 2011n aterea, "Primer Informe" izenekoa.

Taldearekin harremanetan jartzeko hona hemen email hau: realcremme@gmail.com eta Facebooken bidez: LaCremme Suena

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423