logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Irunen 2008ko apirilaren 12ko kontzertuan jo duten taldeak

 

Melmac

MELMAC

Banda hau 2006ko azaro bukaera aldera sortu zen; bere ideia indie elektronikoko taldea izatea zen; denborarekin eta sortzen joan ziren melodiekin pop rock kosmiko bezala katalogatu zuten beraiek. Hilabete batzuetan kantuak sortzen aritu eta kontzertu bat eman ondoren, 2007ko udan maketa bat grabatu zuten beren portaestudioarekin lagundu zieten lagun batzuei esker eta Dirty pink ladyes-eko bateria Urkoren laguntzarekin, Melmac-eko lehengo bateria Zaisen lekua bete zuena, alegia.

Maketa honi esker Madrilen irailean egin zen alderdi komunistaren jaian jo zuten. Handik bueltan egungo bateria, Lesh, aurkitu zuten.

Urriaren amaieran, eta teknologia berriei eta interneti esker Melmac-ek   Snob Solutions diseinuko kolektibo mexikarrarekin kolaboratu zuen, kolektiboak "Amenaza psicotrónica" izena eman zion erakusketan gai batzuk joaz.

2008ko otsailean berriz ere Snob Solutions kolektiboarekin jo zuen, oraingoan "Amargosito corazón" izeneko beste erakusketa batean.

Urte berri honetan Melmac-ek gai berriak sortu ditu, baina horiek bakarrik zuzeneko batean entzun ahal izan dira, eta orain Irungo jai errepublikanoan eskainiko dizkiote publikoari agertokian oraindik entzun ez diren beste  gairen batzuekin.

Hauek osatzen dute Melmac:  Lesh, Hanstor; Zohak, Al eta Zalk.

Informazio gehiago: www.myspace.com/melmac0001

Neutral Kick

NEUTRAL KICK

ESTILOA ETA ERAGINAK
Neutral Kick eroso mugitzen da Punk Rock eta Hardcore-ren artean -bereziki Hardcore amerikarra-, baina tarteka baditu ikutu batzuk rock klasikoenarenak, Mudhoney –en grungerenak edo metalarenak.

Bere eragin nagusiak talde hauetatik datozkio: Anti-Flag, The Ramones, Social Distortion, The Offspring, Minor Threat.

BIOGRAFIA
Nuetral Kick 2005aren hasieran sortu zen, asperduraren kontra borrokatzeko eta adrenalina botatzeko asmoz. Talde ona bat, entsegu-lokal egoki bat eta fundamentuzko baxua lortzeko arazoz betetako urte baten ondotik, azkenean "Callejón sin salida" elkartean sartzea lortu zuten.

Lehengo baxua oso denbora laburrean aritu zen eta azkenean Xabi fitxatu zuten; hori zen enkajatzeko eta mekanismoa martxan jartzeko falta zen pieza.

Orduan hasi ziren benetan lanean eta lehen kontzertuak etorri ziren.

2006ko azaroan Irungo Tunk Aretoan! jo zuten, Aitzulo eta OTCrekin batera, eta abenduan "Lebanon", estudioko lehen abestia grabatu zuten Goiko Eskolan, Oiartzunen dagoen garbaketa-estudio apal horretan alegia. 2007ak Maialen ekarri zien eta heldutasun eta kontzertu askoko (kontzertu horietako batzuk Donostian) eta abesti landuagoko garai bat etorri zen.

Irundar lau gazte hauen posizioa ez da erraza. Seguraski Irunen dagoen Kaliforniako estilo garbieneko punk rock talde bakarra da, eta genero hori ahaztu xamar dago Bidasoa eskualdean. Hala ere, Skater berrien uholdeari esker Skate-Punk generoa (askotan Kaliforniako punk rocken sinonimoa da) protagonismoa hartzen doa hiri honetan.

Gaur egun bere lehen maketarekin ari dira pentsatzen eta bitartean kontzertuak ematen segitzen dute; laster Tunk Aretoan Freygolo ska-punkeko talde famatuaren telonero izango dira, Playground bilbotarrekin batera.

KIDEAK
Ahotsa eta gitarra: Ike Mustard
Gitarra: Maialen
Baxua: Xabi Barrante
Bateria eta ahotsak: Ion Sayar

DISKOGRAFIA

“The Attack of the madafaka parrots” EP (Autoekoiztua) 2008.

Barnean ditu “Lebanon” singlea eta etxeko hainbat grabaketa

Informazio gehiago: www.myspace.com/neutralkick  

Sin papeles

SIN PAPELES

Rapa eta ragga pixka bat nahasten dituen talde hau oraintsu sortua da, eta 12ko kontzertua zuzenean egingo duten lehena izango da. Lau kide dira.

Alde batetik Askelarreh eta Komah, , 2007an sortutako AK54 taldeko bi abeslariak; lehen aldiz 2007ko SanMartzialetan aritu ziren eta ondoren Lakaxita Gaztetxeak antolatutako Gazte Egunean. Handik aurrera ez da gehiagorako betarik izan.

Beste alde batetik Pini, Sangre Con Sangre taldekoa; horri taldea osatzeko proposamena egin zitzaion, eta berak baietz. Eta azkenik Somowan; AK54 taldeak denbora zeraman honekin zerbait egin nahian. Orain gutxi sartu de DJa.

Eta horrela sortu zen Sin Papeles, mezu bat transmitzitzeko eta aldi berean gizartearen, gobernuaren eta oro har munduaren aurka kritika egiteko helburuarekin.

Planta baja

PLANTA BAJA

Planta Baja 2006/2007ko Eguberrietan sortutako talde gaztea da. talde honek beti garaje batean entsaiatzen du, eta hortik datorkio izena. Hiru gaztek osatzen dute, adin berekoak, 16 urte egingo dituzte 2008ko erdialdera. Mutiko hauek txikitatik ezagutzen dute elkar, izan ere Irungo udal kontserbatorioan elkarrekin ibiliak dira ikasten eta bertan segitzen dute beren musika-prestakuntza handitzen.

Talde bezala esperientzia eskasa izanagatik jotzeko gogo handia daukate eta zertarako gauza diren erakusteko ere bai. Oraindik konprometituko den eta neurria emango duen abeslari baten bila dabiltza, baina oraingoz hirurek kantatzen dute.

Orain arte 2 emanaldi egin dituzte soilik, arrakastatsuak ordea. Horietako bat Zumarragako lehiaketa batean, 17 partaiderekin, eta Rock talderik onena bezala geratu zen, eta talde hauetan musika modernoko bigarren bezala. Beste emanaldia ikastetxeko jai batean egin zuten.

Estiloari dagokionez, Rocka da gehien gustatzen zaiena, bereziki Hard Rocka. Orain dik ez daukate estilo erabat definitua, baina lortuko dute abeslari bat lortzen dutenean, horrek eragin handia izaten baitu taldearen estiloan.

Estiloak: Hard Rock / Heavy Rock

Kideak:

  • Rubén Amatriain (gitarra eta ahotsa)
  • Rubén de la Iglesia (baxua eta ahotsak)
  • Ander Sáenz (bateria eta ahotsa)

2008ko apirilaren aktibitateekin erlazionatutako loturak

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423