logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Elkarretaratzea 2014ko irailaren 7an Erlojuen arrapalan (Kontxako hondartza) Donostia. 11:00etan

Monarkiaren aurka, Errepublikaren alde

Kartel

Errepublikaren aldeko Gipuzkoako elkarteek deialdi bat egin dute monarkiaren aurka eta Errepublikaren aldeko elkarretaratze bat egiteko, datorren igandean, Donostian, Kontxako Banderarekin batera.

Errepublikaren aldeko Gipuzkoako elkarteek elkarretaratze bat egingo dute Errepublika estatu demokratikoko modu gisa aldarrikatzeko datorren igandean, irailaren 7an, Kontxako banderako estropadak egiten diren bitartean.

Donostiako Errepublikarrak, "Nicolas Guerendiain"-Irungo Errepublikanoak Elkartea, Tolosako Foro Errepublikanoa, "Pikoketa” Oarsoaldeko Elkarte Errepublikanoa, "Belabieta" Andoaingo Errepublikarrak, Unidad Cívica por la República eta Euskal Herriko Kolektibo Errepublikanoa elkarteek baterako deialdi bat egin diete herritarrei datorren igandean, 11:00etan bandera errepublikarrekin joateko Kontxa Hondartzara eta modu horretan monarkiarekiko eta monarka berriarekiko gaitzespena adierazteko, eta aldi berean, Errepublikaren aldeko babesa adieraztea, estatu modu demokratiko eta bidezko gisa.

Elkarretaratzea Kontxa Hondartzan egingo da, lehen arrapalaren parean eta Junta Estatal Republicana erakundearen eta Plataforma Ciudadana Proreferendum babesa du. Lehenengo erakundeak estatuko erakunde errepublikano guztiak biltzen ditu eta bigarrenak Juan Carlos de Borbón abdikazioaren ondoren eratu zen eta estatu motari buruzko erreferendum bat egiteko eskatzen du.

Elkarteek hau adierazi dute: “bakarrik errepublikanoen mobilizazioaren eta presioaren bidez ekarriko dugu Errepublika eta mobilizazioak mantendu behar ditugu; izan ere ekainean frogatu zuten Gipuzkoan asko garela Errepublikaren aldeko apustua egiten dugunok, estatu mota hori aldarrikatzera pertsona ugari ateraz”.

Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Asociación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Donostiako Ererpublikarrak, Tolosako Foro Errepublikanoa.

Deskargatu kartela [pdf]

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423