logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Asto Dinamitaduna

Gerra zibila txantxetan hartu behar ez den kontua da, areago gurea bezalako gera zibila. Baina zenbaitetan, pasarte batzuk, borrokaren dramatikotasun bereziaren baitan, ia beti latza baita, jai giroan ez bada ere halako ironia batez estalita ekar dezakegu hizpidera. 1936. urteko abuztuaren hilabeteko aurreneko egunetan gaude. Defendatzaile errepublikanoek Irungo mendietan antolatuta zituzten babes-lerroak ahulak ziren eta gaizki eratuta zeuden. Nola edo hala aski lerro trauskila, etena, antolatu zen Pagogañatik Pikoketaraino, Erlaitzen eta Aiako Harriko mendi adarretan barrena. Borrokalari errepublikanoek, batez ere sozialistek eta anarkistek osatuak, arma gutxi zeuzkaten baita jaurtigai gutxi ere.

Gutxi gora-behera 250 gizonek, horien artean 50 irundar, osatzen dute lehen talde hau. Horiekin batean hamabosten bat karabinero, gerraren ikuspegi baikorregi batez Pagogañako kuartela bezala ezagutzen zena osatzen zutenak. Izan ere, karabineroek osatutako kuartel soil eta txiki bat baizik ez zen, Errepublikarekin leial jokatu zuena. Gotorleku esango diogun hartan Sneider etxeko kainoi txiki bat zegoen. Erlaitz gudaroste erasotzaileak Irungo hirigunera iristeko moduko atea zen. Ordura arte borrokaldi txikiak baino ez ziren gertatu, alde bietan hildako eta zauritutako batzuk, 3 errekete atxilo harturik eta Irungo Udaletxera eramanda. Errepublikanoen mendeko posizioetatik ikus zitekeen nola gudaroste erasotzaileak, Beorlegui koronela eta Ortiz de Zárate teniente koronela horien buru, soldaduak eta beharreko guztiak garraiatzen ari ziren San Anton eta Arritxulegi bitartean. Erlaitz erasotzeko prestatzen ari ziren.

Astoaren argazkia

Errepublikanoek, esan ohi den bezala, ez zituzten erasoari ekiteko eta komunikabide hura eteteko bitartekoak. Sneider kanoia erabiltzen saiatu ziren, baina tiroaren norabide sistemak ez zuen funtzionatzen. Gerran suertatzen diren beharrek eragiten diote buruari, arriskuan egon ohi baita bakoitzaren biziraupena. Erlaitz defendatzen ari zen irundarretako batek esan zuen Irunen bazela hiritar ezkertiar eta oso idealista batena zen asto bat, hiritar hori “Paisano” izenaz zela ezaguna. Irunen bizitzen urte asko zeramatzan galiziar batez ari zen. Norteko geltokian -egungo RENFE geltokian- lan egiten zuen zamaketaria zen, eta maletak eta bestelakoak garraiatzeko erabiltzen zuen astoa. Aberea oso ezaguna zen irundarren artean, askotan erakutsi baitzuen zeinen azkarra zen. Esate baterako, “Paisanori” garraioaren prezioa ordaintzeko garaian bezeroak trabak ipintzen zituela ohartzen zenean, bizkarrean zeraman zamari eusteko ahaleginak egiten zituen, karga ez askatzeko jartzen zen alde batera eta bestera mugitzen.

Honenbestez, Erlaitzen zegoen irundarra di-da batean iritsi zen Norteko geltokira eta neke handiegirik gabe konbentzitu zuen “Paisano” –berriro ere esango dugu idealista eta errepublikano sutsua zela- bere astoa gerra ekintza batean erabilia izateko. Kontua astoaren gainean dinamita-karta handi bat ipintzea zen, ondoren ondo kalkulatutako metxa piztea, eta animalia zirikatuz, Pagogaña ondoko pinudi batera bidean jartzea, pinudi hartan defentsaren perimetro osoa era arriskutsu batean menderatzen zuen posizioa baitzuen soldadu talde erasotzaileek. Esan eta egin. Astoa, behar bezala ziztaturik, ziztu bizian atera zen etsaien posiziorantz, metxa txinparten eta hots ozenen artean erretzen zen bitartean. Horrek erabat nahasi zuen “Paisanoren” astoa, halako batean atzera egin baitzuen bere urratsetan errepublikanoen lekuetara itzultzeko. Errepublikanoen lerrotik berrogeiren bat metrora metxa kontsumitu eta leherketa izugarri batek jauzi zuen astoa, puskatan, airera. Esan dugu astoaren jabea idealista hutsa zela. Ondo asko erakutsi zuen bere lanabesa zenaz gabetuta geratu zenean, eta nola ere!. Asto dinamitaduna luzaroan izan zen hizpide Irunen. Aberea bere urratsetan atzera egiten ikusi zuenean baten bat ziztu bizian Erlaitzetik Ibarlara bidean jarri zela esan ere esaten da.

Barmancito

Sacado de la revista ORI MANDINGA!

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423