logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Alvaro Muñoz Lopez, hegazkinlari irundarra Errepublikaren zerbitzuan

Muñoz tenienteako hagazkina

Muñoz tenientearen Chatoa berdea zen, zerrenda gorriekin
eta bandera errepublikanoaren koloreak zeramatzan leman

 

Mikel Rodriguez

20. eta 30. urteetan analista militar askok iragartzen zuten etorkizuneko gerretan aireko bonbardaketen bidez lur jota utziko zutela herritarren morala, eta era horretan lortuko zutela etsaia menderatzea. Iragarpen horrek huts egin zuen ordea: sarraskitutako biztanleen borrokarako gogoa indartu besterik ez zuten egin bonbardaketek, aurre egiteko adorea sendotuz.

 

 

Muñozen hegazkinak buztanean zeraman ikurra

Muñozen hegazkinak buztanean zeraman ikurraren
hondoa berdea zen eta letrak, berriz, zuriak

Ildo horretatik, Irunek 1936ko abuztuan eta irailean jasan behar izan zituen aireko bonbardaketak, bai hasierako Ansaldo anaien Dragon Rapideren eraso eskas haiek bai Junker alemaniarren eraso suntsigarriagoak, horiexek izango ziren agian Alejandro Colinas edo Alvaro Muñoz gazte irundarrek borroka Abiazioan jarraitzeko arrazoia.

Alvaro Muñoz Lopez 1915eko azaroaren 10ean jaio zen. Ikasle zela, Estatuko oposizioak prestatu zituen 1936an. Ikasketekin batera politikan ere jardun zuen: Gazte Sozialisten  militantea, Irungo JSUren lotura komiteko kidea izan zen. Fusila eskuan bere herria defendatu ondoren, Frantziara joan behar izan zuen, eta handik Bartzelonara. Konderrian Abiazioan sartzeko eskaera egin zuen. Hegazkinak pilotatzen ikasi zuen Frantzia eta Espainiako hainbat eskolatan, eta ehiza pilotu titulua lortu zuen 1937ko azaroan.

“Chato” bat pilotatzen zuen, Polikarpov I-15, lurreratze tren finkoa zuen hegazkin biplano errusiarra. 368 km/orduko abiadura gorena eta 4 metrailadore arinekin, bere aurkari alemaniar eta italiarrak baino egoera okerragoan zegoen, inolaz ere. Muñoz sarjentu pilotua 26. Taldeko 1. Eskoadrilan egon zen lehenengo, Osipenko errusiarraren agindupean eta gero 3. Eskoadrilara igaro zen, Aragoi, Katalunia eta Valentzian borroka eginez. Teniente mailara igo zen eta 1938ko abenduan 3. Eskoadrilaren buru izan zen. Promozio hori benetan berezia zen karrerako militarra ez zen eta Errusian Kirovabat akademiatik igaro ez zen pilotu batentzako, handik ateratzen baitziren ofizial gehienak. Lehen erasoaldi errepublikanoan parte hartu zuen, Extremaduran, 1939ko urtarrilean. Hark porrot egin ondoren, bere eskoadrila La Señerako aerodromora eraman zuten Valentziako portua babestera. Borroka amaitu ondoren, bere unitatea 1939ko martxoan entregatu zuen Alacanteko aerodromoan.

Matxinoek 20 urte eta egun bateko zigorra jarri zioten errepublikaren legezkotasuna defendatzeagatik.

Borrokak iraun zuen bitartean 200 gerra zerbitzu eta 450 hegaldi ordu egin zituen. Egiaztatua du Fiat CR 32 baten lurreratzea 1938ko abuztuan eta beste hainbat baieztatu gabe. Adorearen ohore-domina eman zioten, eta azkenean erbestean hil zen, Biarritzen.

Muñoz tenienteak eramaten zuen 3. Eskoadrilaren  Chatoetako bat

Muñoz tenienteak eramaten zuen 3.
Eskoadrilaren Chatoetako bat

Hegazkinak

Fiat CR 32 ziren Muñozen aurkari nagusiak.
Horietako bat behintzat lurreratu zuen

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423