logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Alfredo Gonzalez, “gerrako gure haurra”

Alfredo Gonzalezko argazkia

Alfredo Gonzalez bera jaiotako lekuaren parean.

 

Ekainaren 17 honetan izan genuen Alfredo González Olascoaga irundarra ezagutzeko eta berarekin bere haurtzaro zapuztuko gogoetak eguneratzeko aukera; bera Eusko Jaurlaritzak antolatutako espedizioetan 1937an Espainia utzi eta erbestera, Inglaterrara, Herbeheretara, Mexikora, Errusiara etab. jon behar izan zuten ehunka haur horietako bat izan zen.…

Bernardo Atxagak zuzentzen duen Idi Ezkerra Fundazioak eratutako programa bati esker itzuli ahal izan da.

Egunaren hasieran euria bagenuen ere, dena ongi joan zen: udaletxea bisitatu genuen, eta han egin zen harrera-ekitaldi xumean alkate jaunak, hiriaren izenean, sari batzuk eman zizkion Alfredori.

 

 

Alfredo Gonzalez Udalan

Udal bulego batzuk bisitatu ondoren, Irun erdi aldea korritzera atera ginen, Alfredok bere haur garaietatik gogoratzen zituen tokien bila, eta zoritxarrez, “Kasinoa” besterik ez da geratzen. Zabaltza plazan Pio Baroja ospetsua aurkeztu genion; Afredok ez zekien ezertxo ere Pio Barojaz. Colon hiribidean garai batean zegoen eta gaur egun desagertua den pastel-denda ttiki baten bila ibili ginen. Bazkari garaian gure elkartearen izenean sari-oroigarri xume bat emateko aprobetxatu genuen, eta berak eskerronez onartu zuen, eta esan zigun sekula ez zuela pentsatuko berarekin horrelako jarrerarik izan behar zutenik.

Arratsaldean Santiago karrika bisitatzera joan ginen, bere karrika, izan ere han jaio baitzen; eta nahiz eta “bere etxea” eraitsi berri-berria izan, bertara ailegatu ginenean erabat hunkitu zen. Denbora luzez egon ginen “platanoen plazan”, eta urte haietan nola bizi izan zen kontatzen aritu zitzaigun han.

Eta beste kontu bat! esan behar da gure lagun Alfredo, Espainiarantz abiatu aurretik jada, Euskal-herrian barrena egitekoa zen ibilbidearen jarraipena egiteko telebistako dokumentalista pare batekin zetorrela.

Irunen barrena egin genuen itzuliari amaiera emateko Elizatxo auzoko "etxe merkeen" alderdia bisitatu genuen, izan ere, esan zigunez, bere aitak han ia-ia erosia zuen etxea, nahiz eta gero han bizitzeko aukerarik izan ez.

Alfredo Gonzalez Irungo kaleen
Alfredo Gonzalez bazkarian

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423