logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Aita Patxi, lehenengo santu errepublikanoa?

Aita Patxiko argazkia

Euskal gudaroste bateko kaperaua kanonizatzeko bidean dira. Bibliografía batek haren balentrien berri ematen du. FRANCESC VALLS

EL PAIS 06/06/04.- “Bekatua da desertatzea!” zihoen oihuka Aita Patxik aire armada frankistak euskal errepublikano eta abertzaleek Gorbeia mendian babesten zituzten lekuak behin eta berriz kolpatzen zituen bitartean. Aldarea aldean, 27 kiloko maleta batean sarturik, eta barauaren gurutzea bizkarrean gora, ezinbestean, Victoriano Gondra Muruagak, erlijio-gizon pasiotarrak, Gatzaren Matxinada gudarosteko kaperauak, matxinatuei aurre egiten zieten soldadu talde errepublikanoen borroka fronteak kurritu zituen alderik alde.

PNV alderdiko gudarien debozioak babestuta zegoen arren, Aita Patxik (Arrieta, 1910-1974) Rosa Luxemburgo eta Amuategi batailoiak osatzen zituzten sozialista eta komunistekin partekatzen zituen lubakiak. Lubaki kide horiek ez zituzten erraz ulertzen matxinada frankistak goitik behera bedeinkatzen zuen Elizaren konplexutasunak, eta “Gurutzadaren parean” ipintzen zuten, gogoratzen du Montserrateko historialari eta fraide Hilari Raquerrek, Aita Patxi, prisionero con los gudaris (Claret argitaletxea, 2006) obraren egileak. Aita Patxi, une honetan, 1990. urtean hasitako bide luze eta neketsuaren ostean, aldareen bidean dago, eta itxura guztien arabera lehenengo santua izanen da errepublikanoen artean

Aginduzko mirariak artean iristeke dauden arren, Aita Patxi 1937. urtean hartu zuten atxilo, eta birritan eskaini zuen bere burua fusilatuak behar zuten preso biren lekuan egoteko. Bibliaren araberako Anaia Makabeotar abertzaleak zituen inspirazio iturri martirioaren aurrean, borondatezko santutasunetik gertuago daudenak dagoeneko aldareetan dauden beste askok bizitako santutasun koiunturaletik baino. “Azken hauek Gurutzadako martiri bezala dira ezagunak, izen gutxienez eztabaidagarria, eliza gatazkaren alde bat bailitzan osatu baitzen, eta beraz, Errepublikaren aurkako”, azaltzen du Raquerrek.

“Aita Patxiren kasua bestelakoa da, eta antz handia du San Maximiliano Kolberen kasuarekin”, eransten du historialariak. Bilboko gotzain eta Espainiako Apezpiku Batzarraren presidente Ricardo Blázquezek tesi honen alde agertzen da behin eta berriz liburuaren aitzin solasean. “Kolbek bere burua eskaini zuen hiltzeko eta aita judutar bat hil beharrean hura hil zuten (Auchswitzen)”, gogorarazten digu gotzainak. Eta jarraian honako hau ere eransten du: “Aita Patxi San Pedro de Cardeñako (Burgos) preso esparruan eskaini zuen bere burua komunista zen eta bi seme-alaba zituen soldadu komunista baten (Esteban Plágaro) ordez hila izateko”. Hasieran onartu egin zuten trukea presondegiko agintariek eta Burgosko Juntak. Fusilatzeko pelotoiaren buru zegoen komandanteak honako hau utzi zuen testigantza gisa: “Epaia betetzeko prest zeuden soldaduen aurrean jarri zen, eta tiro egiteko prest egoteko agindua eman zezala esan nion piketeari. Aita Patxi irribarretsu zegoen, pozik zigortuaren ordez hil behar zuelako. Nik ezin izan nion emozioari eutsi eta halaxe esan nion: “Aita, baztertu bedi aurretik!”. Komunista asturiarrarekin ez zuten inolako errukirik izan: Hurrengo egunean fusilatu zuten.

Landaz landa, bere kaperau izaeraz aprobetxatu nahi izan gabe, lanak saihesteko moduko graduazioaren jabe zela, kapitaina baitzen, nabarmendu gabe, Aita Patxik, euskal abertzale burugogorra, fedearen berriemaile, arrosarioarekin otoitz egin zale, berriro ere eskaini zuen bere burua hiltzeko Casa de Campon frankistentzat lubakiak egiten zituen bitartean. Ordu hartan, presondegiko hainbat kide errepublikanoen aldera igaro ziren, eta Aita Patxik bere burua aurkeztu zuen beste edozein preso baino bera izateko fusilatua. Kasu honetan ere ez zuen bere helburua lortu, ez zuen bere espainiar nazionalisten, erreketeen, euskal abertzaleen eta errepublikanoen unibertsoan alferrik kokatzen zuen gerran bere helburua erdietsi. Aita Patxik berak ere barrutik ezagutu zuen Elizaren zatiketaren drama: apaiz errekete batek, pistola eskuan, egin zuen preso Aita Patxi, baina pasarte hau azaletik baino ez du aipatzen bere memorietan. “Nik ez dakit armak zituen ala ez” dio pasiotarrak. Baina Raquer historialariaren arabera errukiz beteriko xehetasuna baino ez da “ez baita sinistekoa lehenengo lerroan atxiloketak egitea armaturik ez badago”. Lekuko batzuek diotez, galdeketan zehar ondo entzuteko moduko bi belarrondoko eman zizkion errekete ospetsuak Aita Patxiri. Baina Aita Patxik Eusko Jaurlaritzari zion leialtasunak ez zuen amore eman. Armada frankistako ofizial batek behin eta berriz esaten zion aitor zezala pasatu egin zela, baina honela erantzuten zion gure pasiotarrak: “bada, utz nazazu aske eta berehala ikusiko duzu zein alderekin egingo dudan bat”.

Ateoen hitz politak

Zirkunstantzia horiek guztiak tarteko, gizon onaren, gizon printzipiodunaren, ospeak hartzen zion aurre Aita Patxiri. “Aita, apaizak zeu bezalakoak balira fededun bihurtuko nintzateke”, esan ohi zioten ateo eta agnostiko errepublikanoek. Aita Patxik, katoliko burugogorrak, anarkistak, komunistak eta sozialistak arrosario santua errezatzen jartzen saiatzen zen nahiz eta horiek Elizaren aurkariak ziren; Raquer historialariaren hitzetan, bolboraren kea nahasten zen intsentsuenarekin.

Gatzaren Matxinada gudarosteko argazkia

Gatzaren Matxinada gudarosteko lekukoak
eta lagunak, Patxi hil eta hiru urtetara.

Izan ere, Aita Patxik lortu nahi izan zuen pribilegio bakarra izan zen idatziz jasotzea landako agintariek berari meza ematen uzteko moduko apaiz-baimenak. Xede horretan Toledon elkarrizketatu zen Gurutzadako arima izan zen prelatu katalanarekin, Gomá kardinalarekin, eta hitzez bederen lortu egin zuen baimena. Aita Patxik ez zuen orduan ezagutuko Gomá kardinalak Onaindia kalonjeari emandako erantzuna, honek jainkoaren izenean eskatu baitzion herritar zibilen aurkako bonbardaketak, Gernikako bonbardaketen antzekoak, bertan behera uzteko. “Pena dut beste garai batzuetan fedeari eta abertzaletasun zintzoenari leku egin zieten herriak txikituta gertatu izanagatik (…). Baina zeure gutun larriari aholku soil batez erantzungo dizut: eman dezala amore Bilbok (…)” zioen bere gutunean Gomá kardinalak, pasiotarrari baimenak idatziz emateko orduan eta bere konpromisoa agertzeko garaian idatzien bidez ez baizik eta, harrigarriro, solasen bidez ematen eta agertzen zituen berak.

Hainbat tokitan bi urtez preso egon ondoren, Aita Patxik gaixoei laguntza eskaintzen eman zuen bere bizia. Horretarako autoestop eginez igaro zuen Euskal Herria alderik alde. Nekaezin, gaztetan bezala, bazekien etsaien lurraldean jokatzen ari zela, baina beti ere saiatu zen kamioilaririk zitalena arrosarioa errezatzera bultzatzen.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423