logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Ekintzak Donostian eta Irunen, erregearen abdikazioa dela eta

Ekainak 19 Irunen

Fotos

Manifestaldiaren ondoren irakurri zen komunikatua

Gaur, ekainaren 19an, estatu-buru berri bat daukagu. Baina inork ez du hautatu. Aurrekoaren semea besterik ez da. Ba al da gauza antidemokratikoagorik?

Hori ez da berria guretzat. Bere aita nahierara hautatu zuen kriminal batek; hain zuzen, bozkaz hautatu eta legez ezarrita zegoen erregimen baten aurka estatu-kolpea eman zuen kriminal hark. II. Errepublika.

Diktadorea hil zenean, ez zuten legalitate demokratikoa berrezarri, baizik eta mila aitzakiarekin, haren oinordekoa inposatu ziguten. Azken egunotan, gauza bera egin dute. Berriz inposatu digute errege bat, zer nahi dugun erabakitzeko aukerarik gabe.

Urte hauetan guztietan, ikusi dugu monarkiaren benetako aurpegia. Kapitalaren eta elizaren interesak ordezkatu ditu. Bere maisuak esaten zuen “bat, handia eta libre” hori. Zerbitzu publikoen pribatizazioa, ustelkeria... eta hori ez da aldatuko.

Aitortu nahi ez badute ere, herria kalera atera da, eta hitz egin du. Aspalditik ari da esaten ez duela nahi bere izenean inork erabaki dezan. Ez dagoela ados politika antidemokratiko honekin, langileak kaleratzen eta etxegabetzen dituen politika honekin, ustelak nahi bezala ibiltzen diren politika honekin, pribatua publikoaren gainetik nagusitzen den politika honekin eta herriek daukaten erabakitzeko eskubidea zapaltzen duen politika honekin.

Horregatik, eta monarkiaren eta kapitalaren maniobra berri honen aurrean, kalera ateratzen jarraituko dugu, gurea dena gurea delako defendatzera. Herrien eta langileen eskubidea da beren etorkizuna eta nola bizi nahi duten aukeratzea.

Kapitalaren eta monarkiaren aurka!
Herriaren burujabetzaren alde!
Etorkizuna erabakitzeko herrien eskubidearen alde!
Errepublikaren alde!

Ekainak 14 Donostian

Fotos

Ekainak 7 Donostian

Fotos

Ekainak 2 Irunen

Manifestaldi ugari izan dira erregearen abdikazioari eta ondorengotzari buruzko albistearen ondoren.

Ekainaren 2an bertan, Irunen, gure elkarteak elkarretaratze baterako deia egin zuen San Juan plazan.

Jende asko bildu zen bertan eta manifestaldi txiki baten ondoren, komunikatu bat irakurri eta bertan zeuden guztiek bat egin zuten harekin, baita Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, PCE-EPK, EH Bildu, Podemos-Ahal dugu alderdiek ere.

Fotos

Manifestaldiaren ondoren irakurri zen komunikatua

Juan carlos erregeak abdikatu egin du.

Monarkiak agertu duen despotismoa, gainbehera eta ustelkeriaren irudia
Garbitzeko helburuarekin, estatuaren buruzagitzaren ordezkapena, itxuraldaketa ariketa bat besterik ez da.

Baina arazoaren funtsa ez da erregea nor behar duen izan, baizik eta interes orokorrari bizkar emanez, klase oligarkikoen pribilegioak bermatzen dituen sistema politiko bat dugula. Eta estatuaren buruzagitza monarkiko hau -instituzio matxista, anakronikoa eta atzerakoia- da, azken batean, bere estatusa bermatzen duena.

Franco diktatore kriminal eta genozidak, kasta politikoaren onarpenarekin eta estatuko herrialdeen borondatea errespetatu gabe hautatu zuen estatu ereduari jarraipena eman nahi zaio.

Ez gara fidatzen herritarrak adingabekotzat jotzen gaituzten politikarietaz, estatuaren ereduari buruz erabakitzeko dugun gaitasuna urritzen dutenak, demokrazia hitza uneoro ezpainetan dutenak baina gai garrantsitsuei buruz herriak berak erabakitzea eragozten dutenak.

Estatuaren ereduaren inguruan erreferenduma nahi dugu. Ez dago erregearen ordezkapena gauzatzeko lege organiko bat egiteko beharrik, bai ordea estatuaren ereduaren inguruan kontsulta popularra gauzatzeko lege organikoa.

Benetazko demokrazia orain!
Pantomimarik ez!
Monarkiari ez!
Erabakitzeko eskubidea!
Errepublikaren alde!
Erreferenduma orain!

“Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, PCE-EPK, EH Bildu, Podemos.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423