logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Martxoaren 8. Emakume langilearen eguna

"Nicolas Guerendiain" Elkarte Errepublikarretik gogoratu nahi dugu, gaur martxoaren 8a izanik, emakumearentzat II. Errepublika zer izan zen.

Lege garrantzitsuak onartu ziren, beste kontu batzuen artean, sexuen arteko berdintasuna aitortzen baitzuten, ezkontza zibila, dibortzioa eta abortua onartzen zuten, ume legitimo nahiz ez-legitimoei eskubide berdinak aitortzen zizkieten eta, azken batean, familian eta emakumearen bizitzan aldaketak ekarri zituzten.

Gaur omenaldia egin nahi diegu hori guztia posible egin zuten emakume errepublikar eta progresista haiei:

Clara Campoamor, diputatua eta emakumeek botoa ematea defendatu zuena, inolako mugarik gabe.

Federica Montseny gobernu espainiar bateko lehenengo emakume ministroa, abortuaren legea aldarrikatu zuena eta prostitutak atenditzeko zentroak sortu zituena, ostatua eskaintzeaz gain lanbide bat erakusten baitzieten.

Victoria Kent, Presondegietako Zuzendari Nagusia, delinkuentea berreskuratzera bideratutako berrikuntzek aztarna sakonak utzi baitzituzten kartzeletako sistema ulertzeko moduan.

Margarita Nelken, langileen kausaren defendatzailea. Fabriketako erditzeak eta laneko esklabutza salatu zituen.

Amparo Poch, medikua, sanitatea langileen mailara hurbiltzeko ahaleginak egin zituen, heziketa-lan handia egin zuen benereo motako gaixotasunak ekiditeko sexu heziketa eta amatasun kontzientea bezalako ikastaroak emanez.

María Lejárraga, idazlea, bere lana emakumearen kultur prestakuntzara bideratu zuen, hitzaldi piloa emanez eta bere konpromiso politikoarekin.

Dolores Ibárruri, Gorteetako lehendakariordea, langile borrokalaria, “Lehenago zutik hil, belauniko bizi baino” bere esaldiarekin Errepublika defendatu zuen faxismoaren aurrean.

Emakume hauei eta beste hainbesteri eskertzen diegu beren borroka, altxamendu militar faxistaren aurka, gerran, diktaduraren aurka eta demokraziaren alde, eta beti askatasuna eta berdintasunagatik egindakoa.

Frankismoaren gau luzeak emakume errepublikarrenganako gorrotoa indartu zuen, familia kristaua suntsitu nahi izatea eta “krimenak” eragitea akusatuz, jasan behar izan zituzten irainak, errepresioa, fusilatzeak, moja faxistek zuzendutako kartzeletan sartzea, fusilatu ondoren beren seme-alabak bahitzea familia faxistei entregatzeko. Gaur Argentinako haurren bahiketa ezagutzen dena, ikertua eta zigortua, hemen, zigor gabe uzteaz gainera, bedeinkatuta geratu zen.

Horregatik, emakumeok jakin behar dugu pertsona bezala tratatuak izateko eskubidea ezin zaigula diktadura luzea babestu zutenengandik, egun demokrataz mozorrotutakoengandik etorri, eta asko geratzen zaigula berdintasun osoa lortzeko, lanean, soldatetan, pentsioetan, kulturan eta erabakietan parte hartzean.

Gora emakume errepublikarra!

Gora emakume langilea!

Irun, 2007ko martxoaren 8a

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423