logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Nicolas Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikanoaren jakinarazpena Konstituzioaren egunean

Abenduaren 6an, 78ko Konstituzioaren 30 urte beteko dira. Aurreko 40 urteetan boterean zeudenak mantentzeko eta finkatzeko sortu zen Konstituzioa. Lehendabizi, diktadorearen ondorengoa mantentzea zen asmoa, herriari —hori nahi zuen edo indarrez, 36an errotik kendu zen Errepublikaren zilegitasunera itzuli nahi zuen— erabakitzeko aukera eman gabe.

Transizioaren garaian Diktadoreak ezarritako ondorengoa mantentzeaz gain, Amnistiaren Legea onetsi zen, eta horri esker Erregimenak burututako krimenen eta delituen ardura zutenek liberatuta geratu ziren, eta bidegabe eskuratu zituzten ondasunen jabe legalak bilakatu ziren. Haietako batzuk Francoren garaiko ministroak izan ziren, eta legebiltzarrean eseri dira 30 urte hauetan.  

Denbora hau aprobetxatu dute betiko pertsonaia horiek sekulako dirutza metatzeko, betiere ustelkeriaren eta esplotazioaren poderioz. Langileen eskubideak egunero murrizten dira, gizarte zerbitzuak, osasuna, hezkuntza, unibertsitatea (Bolonia) pribatizatu egiten dira, enpresa handien eta kapitalaren mesederako. Gazteek ezin dute etxebizitza edo lanpostu duin bat eskuratu. Elizak lasai jarraitzen du, frankismoaren garaian izan duen erantzukizuna aitortu gabe eta dena ahazteko deiak eginez.

Horregatik guztiarengatik “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkartekook 30. urtemuga honetan esaten dugu ez gaudela ados konstituzio honekin ezta Transizioak ekarri zuen iruzurrarekin ere. III. Errepublika aldarrikatzen jarraitzen dugu, gure gizartearen asmoak lortzeko marko gisa; asmo horien artean hauek daudela: lan duina edukitzeko eskubidea, etxebizitza, laikotasuna, herrien autodeterminazio eskubidea, memoria historikoa berreskuratzeko eskubidea eta frankismoaren biktimak errehabilitatzea eta, aldi berean, bidegabekeia horien eratzuleak gaitzestea.

78ko konstituzioari Ez!!

III. Errepublikaren alde!!

Irun, 2008ko abenduak 6an

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423