logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Manifestazioa abenduak 6. Donostian. 12:00etan

Errepublikaren alde!

Cartel

1978ko Konstituzioa aldarrikatu eta 40 urtera, hura agortuta dagoela berrets dezakegu, ez baitu gaitasunik ez gure herrien ongizatea ez eskubide sozial eta ekonomikoak bermatzeko.

Ez du gaitasunik Estatu osoan gertatzen ari diren arazo larriei irtenbideak eskaintzeko. Langabezia, eskubide askoren murrizketa geldiezina –besteak beste, hezkuntza publikoa eta osasun unibertsala izateko eskubidearena–, askatasunen kontrako mozala, nazioen aitorpen-eza, ustelkeria, herritarren erakundeekiko mesfidantza, genero-desberdinkeria eta terrorismo matxista. Herritarrok egunetik egunera modu gordinagoan pairatzen ditugun arazoetako gutxi batzuk bakarrik dira horiek, eta konstituzio horrek ez die erantzunik ematen.

Trantsiziotik sortutako estatu-eredua hautsita dago: 1978ko Konstituzioak inori bermatzen ez dizkion eskubideak aldarrikatzen ditu (etxebizitza eta lan duinak, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak, aberastasunaren banaketa eta abar). Aitzitik, boterearen baliabideak kontrolatzen dituzten elite ekonomikoei eta monarkia ustel eta antidemokratiko bati eustea ahalbidetzen du, bai eta inoiz demokratizatu ez zen botere judizialak askatasunak eta eskubideak murriztea ere.

Konstituzio-esparru berri batek baino ez du ekarriko benetako irtenbide bat, pairatzen ari garen gainbehera eta inboluzio sozial eta demokratikoa eteteko irtenbide soziala. Horregatik, 78ko konstituzio-eredu agortua gainditzea planteatzen dugu, estatu- eta gizarte-eredu berri bat eraikitzeko; eredu justuagoa, berdintasunean oinarritua, demokratikoa eta soziala.

Gaur egungo atzerakada sozial eta politikoaren prozesuari alternatiba eratzaile errepublikano batekin erantzutea proposatzen dugu.  Konstituzio-testu berri bat egitea, berdintasunaren zerbitzura egongo dena, behetik gorako prozesu eratzaile parte-hartzaile batetik abiatuta.

III. Errepublikaren ordua da. Errepublika sozial, laiko, feminista, parte‑hartzaile eta solidario bat. III. Errepublika sozial eta plurinazionala, herrien eta gizartearen atxikipen askea oinarri hartuta eraikiko dena.

III. Errepublikaren alde!

Monarkia kanpora!

Gora Errepublika!

Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Agrupación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Colectivo Republicano de Euskal Herria, Donostiako Errepublikarrak, Junta Republicana de Euskadi, Tolosako Foro Errepublikanoa, Ateneo Republicano de Araba

Argazkiak eta bideoa

Argazkiak

Deskargatu kartela pdf-n

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423