logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Manifestazioa abenduak 6. Donostian. 12:00etan

Kartel

Manifestua

ESTATU ETA GIZARTE EREDU BERRI bat eraikitzearekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu, beren patuaren jabe diren emakumeek eta gizonek osatua, herriari, langileei eta gehiengo sozialari herri gisa eta herrialde gisa etorkizun egokia eskainiko diena, bizitzea merezi duena.

PROZESU KONSTITUZIOGILE ERREPUBLIKANO Federala, Solidarioa eta Laikoa bultzatzera, III. Errepublikaren aldarrikapenarekin amaituko dena.

1978tik ateratako monarkia erregimena guztiz agortua dago eta ia inori ez dio ilusiorik eta itxaropenik eskaintzen. Erregimen horrek ez du herritarren beharrei erantzuteko inolako gaitasunik, 1978ko Konstituzioan jasotako eskubideak ez dira betetzen, eta eduki hustua dute, Konstituzioak berak bezalaxe.

Politikak eta sistema erabat aldatuta atera behar dugu krisi honetatik. Edo III. Errepublika, edo botereak sartu nahi gaituen inboluzio politiko berria, izuturik, Konstituzioa berritzeko beharraz hitz egiten baitu orain, lehen ukiezina zena, eta “bigarren trantsizio bat” hasteaz, hori beste horrenbeste izango litzateke, baina are eskubide gehiago galduta eta estatu eredu autoritarioagoa inposatuta. Garbi dago, erregimen aldaketaren aldeko apustua egiten dugu gogo beroz.

Horregatik, honako zehaztapen hauetan biltzen da gure AUKERA ETA PROPOSAMEN ERREPUBLIKANOA

  • Errepublika demokrazia handiagoa da
  • Konstituzio errepublikanoa, prozesu konstituziogile baten fruitu.
  • Errepublika giza eskubideen berme gisa.
  • Errepublika federala.
  • Estatu laikoa.
  • Herritarren parte hartzean oinarrituriko errepublika.
  • Errepublika solidarioa eta bakearen aldekoa. Natotik kanpo.
  • Zuzentasun ekonomiko eta sozialeko errepublika.
  • Errepublika zintzotasuna da.
  • Errepublika egia, justizia eta erreparazioa da frankismoaren biktimentzat.

Azken batean, laburbilduta esan dezakegu defendatzen dugun Errepublika ERREPUBLIKA FEDERALA, LAIKOA, PARTE HARTZAILEA ETA SOLIDARIOA dela, eta ezkerreko indar eta indar aurrerakor guztiak animatzen ditugu haren xedeak beren programetan jaso ditzaten.

Atea zabaldu behar diogu itxaropenari, aldaketa politikoari eta sozialari, eta gogor esan behar dugu EZ DIOGULA UKO EGINGO GEURE ETORKIZUNARI, askatasunean, berdintasunean eta elkartasunean oinarritutako etorkizunari, justizia eta demokrazia handiagoa izango duen etorkizunari. Horixe da ezkerrak izan behar duen lehen helburua, eta hori garatzera animatzen ditugu guztiak; izan ere, hausturarik gabe, Errepublikarik gabe, ez da aldaketarik izango.

Fuera la monarquía y los políticos corruptos!

Por el derecho de Autodeterminación de los pueblos!

Por la igualdad real, los derechos sociales y de la clase trabajadora!

Derogación de la Ley de Amnistia!

No a la Constitución del 78. Si a una Constitución Republicana.!

 

Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Agrupación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Colectivo Republicano de Euskal Herria, Donostiako Errepublikarrak, Junta Estatal Republicana, Tolosako Foro Errepublikanoa, Unidad Cívica por la República

Argazkiak eta bideoa

Fotos

Deskargatu textu osoa pdf-n

Deskargatu kartela pdf-n

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423