Beste behin ere, Gipuzkoako antolakunde errepublikanoek manifestazio batera deitu dugu abenduaren 6rako, 78ko konstituzioaren aurka eta benetako prozesu Konstituziogile Errepublikano baten alde.
Konstituzio honekin, sistematik bertatik sortu baitzen frankismotik hartutako pribilegio guztiak mantentzen jarraitzeko, inolaz ere jasan ezin den egoera batera iritsi gara, sistema ustelduta baitago, demokraziaren aurkakoa baita eta kapitalaren interesetara makurtuta baitago.
Une hauetan, konstituzioa agortuta dagoela ikusten ari garelarik, PPSOE alderdiek aldaketa batez hitz egiten ari dira, baina ez dute haren funtsa aldatu nahi.
Horregatik, dei egiten diegu ezkerreko indar sozial, politiko eta sindikalei, federalistei, nazionalistei eta gainerakoei, kalera atera gaitezen eta esan dezagun herrien eta herritarren borondatean oinarritutako konstituzio bat nahi dugula, lan duinerako, etxebizitzarako, hezkuntzarako, osasunerako eta gizarte-babeserako benetako eskubidea defendatuko duena, eta baita autodeterminazio-eskubidea eta askatasun demokratikoak ere.
Dei egiten dugu, desadostasunak desadostasun, elkarrekin atera gaitezen manifestatzera, 78ko konstituzioaren aurka eta benetako prozesu Konstituziogile Errepublikanoaren alde.
Gonbita egiten dizuegu erantsita doan manifestura atxiki zaitezten eta ekitaldian aktiboki parte har dezazuen.
Helbide honetara posta bat bidaliz egin dezakezue:140431@asociacionrepublicanairunesa.org
Ozenki agertzen gara sistema honen aurka; izan ere, pobreziara kondenatzen du gehiengoa, gutxiengo baten mesedetan, eskubide oinarrizkoenak ukatuz; eta aldi berean, askatasunak mugatzen ditu eta parte-hartze demokratikorako osagaiak hertsatzen ditu. Gure iritziz, sistema agortuta dago, bidegabea da eta gabezia demokratiko larriak ditu:
Horiek eta egungo erregimena ezaugarritzen duten eta gaitzesgarriak diren beste elementu batzuk bultzatzen gaituzte eredu berri bat defendatu dezagun. Egiten dugun proposamen hau ERREPUBLIKA da. TRANTSIZIOTIK ATERA DEN EREDU MONARKIKO ETA NEOLIBERALA HAUTSIKO DUEN ERREPUBLIKA, estatu-eredu demokratikoagoa ezarriko duena, askatasun eta berdintasun handiagokoa, non herritarrak edozein gobernu-ekintzaren subjektu nagusiak izango diren eta beren eskubideak eta obligazioak konstituzioan jaso eta legez exijitu ahal izango diren.
Gure asmo irmoa agertzen dugu PROZESU KONSTITUZIOGILE ERREPUBLIKANOA bultzatzeko, herrien, herritarren eta langileen borondate askean oinarritutako Errepublika bat eraikitzeko, eta dei egiten dugu guztiek parte hartu dezaten, edukiz betetzeko, sustatzeko eta defendatzeko.
Kanpora monarkia eta politiko ustelak!
Herrien autodeterminazio-eskubidearen alde!
Benetako berdintasunaren, gizarte-eskubideen eta langileen eskubideen alde!
Amnistia Legea indargabetu!
Ez 78ko Konstituzioari. Bai Konstituzio Errepublikanoari.!
Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Agrupación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Colectivo Republicano de Euskal Herria, Donostiako Errepublikarrak, Junta Estatal Republicana, Tolosako Foro Errepublikanoa, Unidad Cívica por la República
Deskargatu textua pdf-n
Deskargatu kartela pdf-n