logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Manifestazioa abenduak 6. Donostian. 12:30etan

Cartel

Fotos

“Errepublika beharrezkoa ez ezik, ezinbesteko ere buhurtu da”

EZARRITAKO ORDENA HONEN AURKA gure ahotsa jaso nahi dugu, gutxi batzuen mesederako herritar gehienak pobreziarik  handienean murgiltzen dituen sistemaren aurka. Horrez gain, sistemak oinarrizko eskubideak kentzen ditu, askatasuna mugatu eta parte hartzeko edozein tresna murriztearekin batera.
Halako sistema agortutzat jotzen dugu, bidegabea, demokrazia gabezia ugari baititu:

  • Ordezkagarritasun kaskar baten ondorioz bi alderdiko sistemak pobrezia, bidegabekeria eta ustelkeria handiagoak besterik ezin baitu eskaini. Horrela gaurko eredu konstituzionala hustu egiten du, edo ez du betetzen.
  • Izan ere, Konstituzioak jasotzen dituen eskubide sozialak hasieratik paper errea bihurtu zuten. Hala gertatzen da, bestak beste, lan (35 artikulua) eta etxebizitza duina izateko eskubidearekin (47. artikulua). Horren arabera, sarkasmo ankerra da adieraztea botere publikoek enplegu osoa bideratzeko politika egin eta lurraren espekulazioa eragotziko dutela.
  • Monarkia sistema ustela da eta jatorriz sasikoa. Estatuko Buruzagia ez dugu aukeratu, Franko diktadoreak ezarri baitzuen, zaharkitutako instituzio gisa oinarrizko uzteko demokratikorik gabe.
  • Sistema honek inolako lotsarik gabe onartu egiten du frankismoaren inpunitatea biktimekiko konpondu gabe jarraitzea, egia, zuzenbidea eta ordaina ukatuz.
  • Justizia administrazioak ez du betetzen herritar guztiok dugun eskubidea justizia azkarra, bidezkoa eta eraginkorra izateko, Izan ere, nabarmenak dira legearen aurrean ezberdintasuna, indultu selektiboak eta botereen benetako banaketa ez izatea.
  • Hezkuntza politika, ez dago bideraturik ez kulturan ez komunikabideetan pertsonen garapen osora, adimenera eta gozamenera, helburua  baita pentsamendu uniformea duten menpeko  herritarrak sortzea.
  • Izan ere, eredu ekonomikoa, berez, ez da gauza bizitza duin bat emateko langabezian dauden milioika langileri, etxetik kaleratutako milaka herritarri, estutasunez lan egiten duten gazteei, miseria gorriko pentsioekin bizirauten duten jubilatuei, etab.
  • Bizikidetza esparrua hobea izan dadin herriek duten erabakitzeko eskubide aldarrikapenak  ez dute konponbiderik egungo autonomien Estatuan.
  • Askatasun demokratikoak eta iritzi, adierazpen eta manifestazio eskubidea larriki mugatzen eta zapaltzen ari dira.
  • Izan ere, kanpo arazoetako politika nabarmentzen ari da Estatu Batuetako eta NATOren interesen menpekoa da, erasoko gerra inperialistetan lagunduz,

Horiek guztiek eta gaurko sistemaren eta bera sustengatzen duten politikaren  bestelako  ezaugarri gaitzesgarriek eraman gaituzte GIZARTE BERRI BAT SORTZEKO PROPOSAMENA aurkeztera. Gizarte hori etorkizunaren jabe diren gizon-emakumeek osatuko dute, baldintza hobetan bizitzeko moduko gertuko etorkizuna eskaintzeko. Eta egiten dugun proposamena honakoa da. ERREPUBLIKA.

Errepublika TRANSIZIO GARAIAN SORTURIKO EREDU MONARKIKOA ETA NEOLIBERALA HAUSTEKO, estatu eredu demokratikoagoa ezarri dezagun, askatasun eta berdintasun handiagoakoa, non herritarrak gobernuaren edozein ekintzaren subjektu nagusiak izango diren. Era horretan, eskubideak eta betebeharrak konstituzioaren araberakoak izango dira eta legez eskatu ahal izango dira, honako oinarriak kontuan harturik:

  1. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasuna duena. Hala, hori abiapuntu ukaezina izango da ordenamendu juridiko berria eraikitzeko gizakien premiak asetze aldera.
  2. Estatu bat, non eskubideen eta betebeharren berdintasunetik abiaturik, solidaritatearen eta kohesio sozialaren bitartez, herriek eraikitzeko eskubidea errespetatuko den.
  3. Estatu laikoa, banakoen kontzientzia askatasuna eta Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa bermatzeko. Horrela, hezkuntza publikoa, laikoa, unibertsala doakoa eta kalitatekoa izango da, eta kultura adimenaren, berdintasunaren eta askatasunaren zerbitzurako izango da.
  4. Erabateko Demokrazia, eta bertan herritarrek alor publikoan parte-hartzeko bideak izango dituzte, beren borondatea errespetatuz bidezko hauteskunde sistemaren bidez, hala nola herritarren esku-hartze eta kontrolerako bestelako tresnen bitartez. Hortaz, bateraezina izango da  Estatuko buruzagitza oinordetzakoa den monarkiarekin.
  5. Estatu solidarioa eta bakearen aldekoa, bakoitzaren gaitasunaren araberako ekarpena ezarriko duen erreforma fiskalarekin, ondasunen  banaketa soziala onartuko duena publikoaren eta behar gehien duten gizarte sektoreen  beharrak betetzearren. Kanpoko arazoetako politika bakean eta nazioarteko legalitatean oinarrituko da gatazka konpontzeko eta herrien arteko lankidetzarako.
  6. Ekonomia pertsonen zerbitzura jarriko dugu eta ingurumena errespetatuko du, eta osasunerako zerbitzu publikoak, hezkuntzakoak, gizarte zerbitzuak, pentsioak... pribatizatzetik kanpo geratuko dira, pertsona guztien eskubideak asetzea bermatzeko. Banku publikoa ezarriko da, nekazaritzako erreformari ekingo zaio, komunikabideetarako sarrera bermatuko da,  etab. Etxebizitza kalitateko lana izateko eskubidea, langabeziaren aurka babestearekin batera.
  7. Publikoa kudeatzeko irizpideak Etika eta Arrazionaltasuna  izango dira; eta, eraginkortasuna, gardentasuna eta neurritasuna. Neurriz kanpoko kontsumismoaren aurka egingo dugu eta errotik atera eta zigortuko dugu edozein ustelkeria mota, lortu nahi dugun gizarte ereduan  halako gaitzik ezin baitugu onartu.

Beraz, gure asmorik sendoena agertu nahi dugu PROZESU KONSTITUZIOGILE ERREPUBLIKARRA sustatzeko. Oinarri horiek eta bestelakoak hartuta proposamena eraikitzeko guztion parte-hartzeari begira ireki dugu, edukiz bete, sustatu eta babesteko.

Hiru koloreko banderak, 1931ean, herri eta hirietako kaleak hartu zituen, aldaketa politikoari eta  sozialari atea zabaltzeko, eta bide batez itxaropenari. Gaur berriz atea zabaldu egin behar dugu, eta zorrotz baieztatuko dugu EZ  DIOGULA UKO EGITEN GURE ETORKIZUNARI, justizia eta demokrazia handiagoak izateko. Izan ere, halakoa izango da aldarrikatzen dugun  ERREPUBLIKAren aldeko gure konpromisoa.

¡No a la Consitución del 78!

¡Por la III República!

Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Agrupación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Colectivo Republicano de Euskal Herria, Donostiako Errepublikarrak, Junta Estatal Republicana, Tolosako Foro Errepublikanoa, Unidad Cívica por la República

Deskargatu textua pdf-n

Deskargatu kartela pdf-n

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423