Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.
Honelako kontsignak aireratu ziren: "Nos hay dos sin tres, República otra vez", "Los Borbones a los tiburones", "Felipe acelera, que viene la tercera", "Felipe tirano, Irun Republicano"....
Egun on denoi,
Hemen bildu gara, aurten ere, beste urte batez, apirilaren 14a, II. Errepublikaren Eguna ospatzeko.
Hemen jarraitzen dugu, aurten ere, beste monarka bat baldin bada ere, diktadorearengandik jaso genuen monarkia berarekin.
Berriz ere aurrekoaren oinordekoa den baina kapitalaren interesak ordezkatzen jarraitzen duen erregea inposatu digute. Alegia, gureak ez diren interesak.
Ezertxo ere ez da aldatu. Aurrera jarraitzen du osasunaren eta hezkuntzaren pribatizazioak; langileak kaleratzen jarraitzen dute, eta beren etxeetatik botatzen dituzte; gure klase-eskubideak murrizten jarraitzen dute. Alegia, frankismo garaitik hasi eta borroka asko eginda lortutako eskubideak. Oraindik ere milaka hobi geratzen zaizkigu aurkitzeko, estatu-kolpearen ondoren eraildako errepublikano eta desagertuak gordetzen dituztenak…
Ez dugu monarkiarik nahi. Gu Errepublikaren aldekoak gara. Herriaren Errepublika. Errepublika, langileria guztia biltzen duen elementua; herriak batzen dituena askatasunaren, berdintasunaren, elkartasunaren, laikotasunaren, publikoak diren gauzen, autodeterminaziorako eskubidearen, herriaren subiranotasunaren, alegia, sistema hau kentzen ari zaigun guztiaren defentsan.
Horregatik, nahi dugu ekintza honek gaur egun gureak egiten ditugun eta aldarrikatzen jarraitzen dugun ideiak defenditu zituzten eta ideia horien alde borroka egin zuten guztiak gogoratzeko eta omentzeko balio izatea. Azken batean, Errepublikaren aldeko aldarrikapena egiteko.
Eta gogoan ditugu orain gurekin ez dauden baina gure oroimenean bizi diren lagun guztiak ere. Miguel Sánchez, Jose Luis, Francisco, Antonio García Fresnedo eta Ricardo Sanchez Urolategui, Paco Lusa, jakina, iaz gure bandera altxatzeko arduraduna izan zena, eta Carlos Goñi, inoiz ahaztuko ez dugun laguna.
Gora Errepublika!
Gora apirilaren 14a!
Musikariek "Himno de Riego", "Eusko Gudari", "La Internacional" jo zuten.
Riegoren ereserkiaren partiturak (bandarako) .pdf
Bukatzeko 50 pertsona inguru elkartu ginen jateko eta III. Errepublikaren alde topa egiteko.