logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

2014ko apirilaren 13ko kronika Irunen

Ibilaldi errepublikanoa

Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.

Honelako kontsignak aireratu ziren:  "Nos hay dos sin tres, República otra vez", "Los Borbones a los tiburones", "Juan Carlos acelera, que viene la tercera", "Juan Carlos tirano, Irun Republicano"....

Fotos

Txalapartaren ondoren irakurritako textua

Egun on denoi:

Hemen bildu gara, aurten ere, beste urte batez, apirilaren 14, Errepublikaren Eguna ospatzeko.

Baina ez gaude hemen gogoratzeko bakarrik. Aldarrikatzeko gaude hemen.

Errepublikanook betidanik salatu ditugu monarkiak berekin dakartzan legezkotasun eza eta anakronismoa, baina ez bakarrik diktadoreak ezarritakoa izateagatik, baizik eta kapitalaren interesak ere irudikatzen dituelako. Alegia, gureak ez diren interesak irudikatzen dituelako.

Egunez egun ikusten dugu demokratiko gisa saldu ziguten monarkia horrek nola kendu duen mozorroa eta nola kentzen ari den langileen borrokaren bidez lortutako eskubide guztiak, diktaduraren garaiko lege zapaltzaileetara itzultzeko.

Egun batean osasun zerbitzua pribatizatzen dute; beste egun batean, hezkuntza; BEZ igo dute; diktaduraren urterik latzenen moduko abortuaren lege bat sortu dute, egunero erabateko inpunitatearekin kaleratzen dituzte langileak eta kentzen diete etxea…

Herriaren Errepublika defendatzen dugu. Errepublika langile guztien batasun gisa eta askatasuna, berdintasuna, elkartasuna, laikotasuna, publikoak diren gauzen defentsa, autodeterminaziorako eskubidea, herriaren subiranotasuna defenditzeko herrien batasuna. Alegia, sistema kentzen ari zaigun guztia.

Horregatik, gure nahia da ekintza hau baliagarria izatea gaur egun gureak egiten eta aldarrikatzen jarraitzen dugun ideiak defenditu eta haien alde borroka egin zuten guztiak gogoratzeko eta omenaldia eskaintzeko. Azken batean, Errepublikaren aldeko aldarrikapena egiteko.

Gurekin ez daude, baina gure gogoan gurekin dauden kideak ere gogoratzen ditugu. Miguel Sánchez, Jose Luis, Francisco, Antonio García Fresnedo eta Ricardo Sanchez Urolategui.

Gora Errepublika!
Gora apirilaren 14a!

Bandera altxatzea San Juan plazan

Musikariek "Himno de Riego", "Eusko Gudari", "La Internacional" jo zuten.

Riegoren ereserkiaren partiturak (bandarako) .pdf

Herri Bazkaria

Bukatzeko 50 pertsona inguru elkartu ginen jateko eta III. Errepublikaren alde topa egiteko.

Hurrengo egunean bandera jaitsi zen, Josetxo Silguerok okasio honetarako "Irun Republicano" izeneko himnoaz lagunduta.

"Irun Republicano" himnoaren partiturak (bandarako) .pdf

Bandera jaitsieraren argazkiak

Fotos

2013ko apirilaren aktibitateekin erlazionatutako loturak

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423