logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

2014ko apirilak 12, manifestazioa 18:00etan Donostian

Monarkiaren, bidegabekeriaren eta ustelkeriaren aurka. Errepublikaren, herrien eskubideen, herritarren eta langileen alde

Kartela

Egunez egun ikusten ari gara herria kalera ateratzen ari dela bere aldarrikapenen aldeko borroka egiteko.

Egun batean, osasun sistemaren pribatizazioaren aurka. Beste batean, hezkuntzaren legearen aurka, BEZaren igoeraren aurka, pentsiodunentzako murrizketen aurka, auzoko obra faraonikoen aurka, abortuaren legearen aurka, erabakitzeko eskubidearen alde, kaleratzeen aurka, ustelkeriaren aurka, etxebizitza bat edukitzeko eskubidearen alde eta etxe-gabetzeen aurka, memoria historikoa berreskuratzearen alde…

Aldarrikapen horiek guztiek ardatz komun bat dute: sistema kapitalista. Gure kasuan, monarkia batek bultzatuta eta babestuta. Monarkia hori anakronikoa da eta enpresaburu handien aldean dago; gainera, demokratikoki hautatu zen gobernuaren aurka matxinatu zen Francok ezarria da.  II. Errepublikaren gobernuaren aurka.

Egunez egun ikusten dugu demokratiko gisa saldu ziguten monarkia horrek nola kendu duen mozorroa eta nola kentzen ari den borrokaren bidez lortutako langile guztien eskubideak, diktaduraren lege errepresiogileetara itzultzeko.

Horregatik, Donostiako kaleetatik Errepublika aldarrikatu nahi dugu, gure aldarrikapen guztien lotura elementu gisa eta etsai komunaren aurkako elementu gisa: kapitalismoa eta monarkia.

Gora Errepublika!

Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Asociación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Donostiako Ererpublikarrak, Tolosako Foro Errepublikanoa.

Deskargatu kartela [pdf]

rueda de prensa

Manifestazioaren argazkiak eta bideoa

Fotos

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423