"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

2015ko apirilak 11, manifestazioa 19:00etan Donostian

Monarkiaren aurka. Errepublikaren, herrien eta langileen eskubideen alde.

Kartela

Hemen elkartu gara aurten ere gure eskubideak exijitzeko. Langileek borrokaren bidez lortu eta orain sistema honek kendu egiten dizkigun eskubideak.

Sistema kapitalista hau gure kasuan monarkia batek lagundu eta babestutakoa da, eta anakronikoa izateaz eta enpresari handien alde egoteaz gain, Francok inposatutako monarkia da. Ez zaigu axola Juan Carlosen izenean edo Feliperen izenean dagoen. Nagusi berari laguntzen diote.

Gure eskubideak defendatzeko gaude hemen: hezkuntza eta osasun publikorako eskubidea; lanerako eta etxebizitza duina izateko eskubidea; adierazpen askatasunaren eskubidea. Ez, mozalaren legeari; herrien autodeterminazio eta herri subiranotasunaren eskubidea.  

Frankismoaren inpunitatearen eta inposatzen ari zaizkigun eta beste garai batzuk biziki gogorarazten dizkiguten lege guztien aurka. Ez, ustelkeriari.

Horregatik, Errepublika bat exijitu nahi dugu Donostiako kaleetatik, gure aldarrikapen guztien inguruan biltzen gaituen elementua delako eta arerio komun baten aurka biltzen gaituen elementua delako: kapitalismoaren eta monarkiaren aurka.

Kanpora monarkia eta ustelkeria!
Herrien autodeterminazio eskubidearen alde!
Eratze prozesu baten alde!
Gora Errepublika!

Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Asociación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Donostiako Ererpublikarrak, Tolosako Foro Errepublikanoa "Cecilia G. de Guilarte".

Deskargatu textua pdf-n (eu-cas)

Deskargatu kartela [pdf]

Manifestazioaren argazkiak eta bideoa

Fotos