"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

2008ko apirilaren 13ko kronika Irunen

Ibilaldi errepublikanoa

12:00etan abiatu zen Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikanoa) San Juan plazaraino.

Honelako kontsignak aireratu ziren:  "Nos hay dos sin tres, República otra vez", "Hemen gaude, Errepublikaren alde", "Los Borbones a los tiburones", "Jo ta ke Errepublika lortu arte".....

Bandera altxatzea San Juan plazan

Ibilaldia txalaparta soinuz hartu zen. Ondoren manifestu  bat irakurri zen.

Amaia Tello "Tellito"k altxa zuen hiru kolorekoa, Riegoren Ereserkiarekin batera.

Riegoren ereserkiaren partiturak (bandarako) .pdf

Manifestu

Egun on guztioi, eta mila esker ekitaldi honetara etortzeagatik.

1931eko apirilaren 14an izan zen II. Errepublikaren aldarrikapenaren 77. urtemuga ospatzeko bildu gara hemen.

Garai hartan bi arrazoirengatik ezarri zen errepublika: alde batetik, egin ziren udal hauteskundeak plebiszitu bilakatu zirelako, eta, bestetik, atzera bota egin zelako monarkia ustela , alde handiarekin gainera.

1931eko apirilaren 14an errepublika aldarrikatu zenean, prozesu demikratiko bati eman zitzaion hasiera, hau da, aldaketa sakon batzuk egiten hasi ziren ordura arte oso ohikoak ziren analfabetismoa, miseria, jauntxokeria, korrupzioa, despotismoa, atzerapena eta desberdintasuna alde batera uzteko.

Abiatu ziren erreforma guztien artean, emakumearen duintasuna eremu guztietan onartzeko abiarazi ziren aldaketak ere han zeuden, eta aipatu behar da aurrerapen haietako batzuk gaur egun ere berdindu gabe daudela.

Horrela, II. Errepublikak berekin ekarri zituen lege-aldalketek hainbat bide jorratu zituen: sexuen arteko berdintasuna, legez zein ezkontzaz kanpo jaiotako seme-alabentzako eskubide berberak. Ezkontza zibila, dibortzioa eta abortoa onartu ziren. Gauzak horrela, aldatu egin zen emakumeen eta familiaren bizimodua.

Bestalde, prostitutak atenditzeko hainbat zentro sortu ziren. Bertan ostatua eman eta lanbide bat irakasten zitzaien. Umeak lantegietan ez jaiotzeko borroka egin zen.  Heziketa-lan eskerga egin zen, sexuaren bidezko gaixotasunak ebitatzeko asmoz. Sexu-heziketa eta maitasun konszientea lantzeko ikastaroak eman ziren. Emakumearen heziketa kulturalaren aldeko apostua egin zen eta hautespen unibertsala ezarri zen.

Baina denok dakigun bezala, erreforma haiek guztiak, beste batzuk bezala, errotik moztu ziren   demokraziaren aukako altxamendu militarraren ondorioz diktadura bihozgabea ezarri zenean. Orduan emakume errepublikarrei leporatu zitzaien “familia kristaua” desegin nahi izatea eta mota guztietako bidegabekeria faltsuak leporatu zitzaizkien. Hori dela eta, modu askotan makurrarazi zituzten, erlijiosoen tutoretzapeko gartzeletan sartu zituzten, haien seme-alabak bahitu eta bestelako heziketa eman zitzaien, torturatuak eta fusilatuak izan ziren, eta azkenean ezarri zen egoera legalaren arabera, erabakiren bat hartu behar zenean, senarraren mendean geratzen zen emakumea.

Baina guk ez dugu begirada II: Errepublikaren iraganaldira zuzentzen “iragandako garai guztiak hobeak direla” uste dugulako, ezta gertatua den guztia imitatu nahi dugulako, baizik eta soilik memoria berreskuratuz, zuzen baloratu ahalko baitugu aurrerapen historikoa. Gure ustez,  historia aurrerapenez eta atzerapenez egiten da. Eta gizakiaren askatasunaren aldeko urratsa egiten denean —kasu honetan emakumearen aldeko urratsa litzateke—, txikia eta motza izanik ere, eta urrats hori deuseztatzeko sekulako ahalegina egiten bada ere,  pausu hori hurrengo belaunaldietan loratuko den hazia bilakatuko da.

Hor daude oraindik II. Errepublikaren erreformak eta aurrerapena, nahiz eta ezkutuan egon. Gaur egun ere gauza asko aldatu eta eraberritu behar dira emakumearen berdintasunean

  1. Urrats errealak eta eraginkorrak eman behar dira lanari eta soldatari dagozkien desberdintasunak ezabatzeko.
  2. Haurtzaindegien inguruan, behar bezalako sare publikoa sortzeko inbertsioak egin behar dira.
  3. Gaur egungo pentsio-fondoa aldatu behar da, baliabide hori edukitzeko eskubidea emakume guztiek izan dezaten, duintasunez gainera.
  4. Atzerritarren Legea indargabetu behar da, lege horrek diskriminazio bikoitza baita emakume etorkinentzat; kasu askotan ezin dute beren baimen propioa eduki, senarraren baimenaren menpean baitaude.
  5. Justiziak deuseztatu behar du emakumeen auka ari direnen zigorgabetasuna.
  6. Alde batera utzi behar da zaindari eginkizuna emakumearen eginkizuna solik den ideia —Mendekotasun Legearen bidez egin nahi duten bezala—, horretarako baliabide publikoak espezializatutako langileen esku utzi jarri beharko dira.

Gauza asko aldatu behar dira oraindik. Hala ere, gaur egungo politikari batzuek 1978ko konstituzioaren aldaketari ekin nahi diote erreginaren figura ahalbidetzeko.  

Eta guk esaten diegu ez zaigula inporta  infantak diskriminatuak izatea erregin izateko, zeren eta kaltegarriena monarkia bera da, instituzio anakroniko eta baztertzaile horrek odolaren bidez ahalbidetzen baitu estatuaren buruzagitza oinordetzan hartzea; azken batean, instituzio hori desberdintasunaren adierazgarria izateaz gain, harritzekoa da XXI. mendean ere indarrean egotea. 

Errege-erregina ez dira beharrezkoak. Ez dezatela lanik hartu erreforma hori egiten, eta egin ditzaten egin beharrekoak.

Gaur, urtemuga hau ospatzen ari garela, errepubika omendu nahi dugu, baita haren alde zeudelarik hil ziren guztiak eta haren alde sakrifikatu diren emakume errepublikar guztiak ere. 

Gora Errepublika!
Gora Hirugarren Errepublika!

Amaia Telloren argazkia

Herri Bazkaria

50 lagun bildu ginen Herri Bazkari batean errepublikaren II. urteurrena ospatzeko eta III.aren alde topa egiteko. Menua

2008ko apirilaren aktibitateekin erlazionatutako loturak