IRUN (08/04/16)

Errepublikaren eguna

Martxa errepublikanoa

 “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak Errepublikaren Eguna ospatu zuen. Ehun lagun inguru atera zen HAZetik –han egon baitzen kokatuta hogeita hamargarren hamarkadan Irundar Errepublikarren Zentroa- eta San Juan plazaraino joan; bertan txalaparta jo eta elkartekideek adierazpen bat irakurri ondoren, Amaya Tello la Tellitok bandera altxatu zuen Irun Hiria Bandako musikariek Riegoren ereserkia jotzen zuten bitartean.

La Tellitok, “hamahiru larrosa gorri” izenez ezagutzen ziren eta gerra amaitu orduko, 1939ko abuztuan, Madrilen fusilatu zituzten Gazteria Sozialista Batuetako hamahiru gazte haien laguna izanak, esaten du nola libratu zen, halabeharrez, atxilotua eta fusilatua izatetik.