IRUN. DV. Nicolás Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak atxikimendua adierazten du Red Comètek zazpi urtetik behin antolatzen duen martxarekiko. Ibilaldi hori 1941 eta 1945 bitartean izan zen izen bereko erakunde klandestinoa omentzeko egiten da; hain zuzen ere, erakunde horren helburua zen lurralde nazian erortzen ziren pilotu aliatuak antzeman eta lekualdatzea, salbatu eta beren herrialdeetara itzul zitezen
Klandestinitatean
II. Mundu Gerraren urteetan, Euskal Herriko muga hautatu zuten Madrilen zeuden zerbitzu eta enbaxada aliatuek mantentzen zituzten nazien aurkako hainbat erakunde klandestinok, erresistentziakoak izanik jazarpenetik ihes zebiltzanak salbu jarri eta aliatuen aldera itzul zitezen. Red Comète erakundea espezializatua zegoen Londonetik aterata Alemaniako helburu estrategikoak edo Europa okupatukoak bonbardatzen zituzten hegazkinlari aliatuak jasotzen. Red Comète urtetan ibili zen hegazkinlari horiek jasotzen boteak izaten ziren lekuetan.
Ibilaldi hau duela zazpi urte antolatu zuten Red Cometéko kide zaharrek, Urdaburu Mendi Elkartearekin batera, Bigarren Mundu Gerran Ziburutik Errenteriara, Bidasoa zeharkatuz, sareko iheslariekin eta kideekin oinez egiten zuten ibilaldia egiteko
Hilaren 12 eta 13an, 10. Ibilaldia egin da, Dedé de Jongh belgikarrak sortu zuen Red Comete izenean, 2. Mundu Gerran alemaniarrek okupatutako lurraldeetan boteak izan ziren hegazkinetako hegazkinlarien bizitza salbatzeko borrokatu eta beren bizitza sakrifikatu zuten haien guztien oroimenez eta aitortzaz.
Hilaren 12an, ehun lagun inguru bildu ziren, Belgikatik, Frantziatik, Eskoziatik, Ingalaterratik, Kanadatik eta Australiatik etorritakoak Cometeko eta beste erakunde batzuetako lagunekin batera, Ziburu herrian, eta han, omenaldia egin zioten Kattalin Aguirreri eta Florentino Goikoetxeari.
Herriko jatetxe batean, gosaria eman zieten, udalaren adeitasunez.
Ondoren, ibilaldiari ekin zioten, “mugalari” zaharrek, Urruñera iristeko erabiltzen zuten bidean barrena, eta han, ohorezko bazkaria eskaini zien herriko udalak.
Hortik aurrera, Bidasoa ibaiaren ertzeraino, San Migel alderaino zihoan bidea hartu zuten, arratsaldeko seiak aldera. Han, ibaia pixkanaka gurutzatuz joan ziren espedizioko kide guztiak, eta bidea oinez egin ezin izan zutenek eta "Nicolas Guerendiain" Irungo Errepublikarren Elkarteko kideek egin zieten harrera.
Atseden hartu ondoren, sardina-jatea izan zuten, beste jaki batzuekin batera, Errenteriako Urdaburu mendi-elkarteko kideek prestatuta.
Hilaren 13an, igandean, goizeko zortzietan, berriz ekin zioten bideari, Aiako Harrira igotzeraino, eta handik Oiartzungo Sarobe baserriraino. Hura zen sareak erabiltzen zuen azkeneko lekua, pilotuak herrialdetik segurtasunez ateratzeko. Baserriko jabe den Agirre familiak aperitibo ederra eskaini zien, eta, eskertzeko, oroitzapenezko plaka bat eman zien taldeak.
Gero, espedizioa Errenteria aldera abiatu zen, eta Ondarra Kirol eta Kultur Elkartean anaitasun bazkari izugarri bat egin zuten, omenaldiak eskainiz eta ohorezko txapelak banatuz.
Andrèe de Jongh hil da, Red Comète antolatu zuen Belgikako erresistentziako kidea