"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Francisco Lusa Velasco

Paco Lusa

2014ko ekainaren 6an, Francisco Lusa Velasco gure kidea hil da 82 urte zituela.

Burgosko  Bezares  herri  txikian  pasa  zuen  pakok  bere haurtzaroa  eta  hango  izari  gogor, garbi  ta  zabalean  zoriontsua  izan zen.  Hasieratik   zintzotasuna  eta  gizabidea  bizitzaren oinarritzak  hartu  zituen.   Bere  familiarekin  etorkizun  onearen  bila  irunera  etorri zen  eta  hemen  guda ondoren egoera gogorrak  eta askatasuna  lortzeko  borrokak  bizi  zituen.

Betidanik   Errepublikaren  alde  jotzea  ukaezina  zela  garbi zeukan  eta  ardura  hori, bai  bere buruan, gain, zein  besteen  gain   jartzen  zuen.

Duela urte askotxo, asteazken batean elkartearen lokalera sartu eta “bazkide izan nahi dut” esan zigun. Harrezkeroztik asteazken bakar batean ez da faltatu. Ez bileretan, ez ekintzetan, ez manifestaldietan, ez udaleko mozioetan. Gurekin egoten zen beti. Berak esaten zigun ezin zuela lan asko egin ekintzetan, baina guretzat, bere presentzia nahikoa zen. Zeukan guztia ematen zuen eta hori asko zen. Iritzi errepublikar sendoak, egoerari buruzko uste garbiak, bere testigantza, bere memoria…. Zure hutsunea nabarituko dugu, Paco.

Berak  beti  esaten zuen: "adinekoa  naiz, baina  beti  arituko  naiz  lan  honetan  geratzen zaizkidan  urtetan".

Joan den apirilaren 14 oroitzapena geratuko zaigu errepublikar bandera altxatzen. Bandera altxatu aurretik bertan geunden guztioi egindako eskaintzak herriaren parte izatea harentzat zer zen erakutsi zuen.

Osasuna eta errepublika, konpañero!!!

Omenaldiaren argazkiak. 2014 - 8 - 2

Fotos

Omenaldiaren bideoa

Pacoren argazkiak

Fotos