2014ko azaroak 25a
Manifestazioa
Lekua: Ensantxe plaza
Ordua: 19:30
2014ko irailak 13
Lekua: san Juan plazan
Ordua: 12:00
2014ko abuztuak 2
Lekua: san Juan plazan
Ordua: 12:00
2014ko martxoak 8a
Lekua: Ensantxe plazan
Ordua: 19:00
2014ko otsailak 15
Nafarroako hirinidearen eta Agirretxe plazaren izenak mantenduko dira, oraindik erabaki gabe dago zer gertatuko den Mourlane Mitxelena eta Aznar Enbaxadore kaleen izenekin... DV-ko berria
2013ko azaroak 25a
Zaratatsua Manifestazioa
Lekua: Ensantxe plaza
Ordua: 19:30
2013ko irailak 14
20:30: Manifestazioa. San Juan plazan. Irun.
EEBB eta Frantzia buru direla, inguruko indar atzerakoien babesarekin (Turkia, Qatar, Saudi Arabia, Israel eta Jordania) eta estatu, nahiz instituzio kapitalista europarren laguntzarekin, eraso militarraren mehatsuen aurrean, (komunikatu honekin bat egiten dugun eragileak)honakoa jakinarazi nahi luke:...Irakurri
Maiatzaren 11
20:00h: Urdanibia Plazatik manifestazioa
Felipe de Borbonek Irunen jokatuko den areto-futboleko errege kopako finalera egin lezakeen bisita dela eta “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak bate gin nahi du datorren larunbatean 11n, “Herri Ziztadak" koordinatzaileak egingo dituen ekintzekin, koroaren oinordekoak gure hirira egingo duen bisitagatik.
Monarkia erregimen hau anakronikoa eta ustela izateaz gain, Francok ezarritako erregimen bat da eta horren oinordekoaren bisitak eragiten digun gaitzespena adierazi nahi dugu.
Ez dugu Juan Carlos maite, ezta haren semea ere. Ez dugu MONARKIARIK nahi demokraziaren aurkakoa eta ilegala delako.
Dei bat egiten diogu heri guztiari kalera ateratzeko eta oinordekoari “ongietorria” emateko. 20:00etan, Irungo Urdanibia plazan, elkarretaratzea egin ondoren, manifestaldia egingo da hirian zehar.
Erakuts ezazu zure desadostasuna. Jar ezazu zure bandera errepublikarra leihoan!!!
Erregea kanpora ORAINTXE!!!
Monarkia kanpora!!
Haiek ez ziren etorri, baina gu han izan ginen...
Maiatzaren l.
19:30h: Pio XII Plazatik Moskura Manifestazioa
Pasa den martxoaren 15ean egin bezala, maiatzaren lehenengo honetan ere kalera aterako gara. Horren data nabarmenean ezin etxean geratu. Arrazoiak soberan ditugu eta. Irunen 5000 pertsona baina gehiago daude langabezian, EAE eta Gipuzkoakoa baina dexente handiagoa den batazbestekoa eta %20 ingurura iristen dena.... Informazio gehiago
2013ko martxoak 15a
Lekua: San Juan plazan
Ordua: 20:00
Eragile talde handi batek, datorren martxoaren 15ean 20:00etan, Irungo San Juan Plazan kontzentrazio aldarrikatzaile bat antolatuko du “irundarron gehiengoak bizi dugun” egoera sozialarekin asperturik gaudela erakusteko. Informazio gehiago
2013ko martxoak 9a
Lekua: Urdanibia plazan
Ordua: 19:30
Martxoak 9 larunbata, 120 lagun bildu gera Irungo Urdanibia plazan (Mosku) Hugo Chavez komandantea omentzeko. Informazio gehiago
2013ko martxoak 8a
Lekua: San Juan plazan
Ordua: 19:30
Otsailak 2a 19:00etan Irungo Zabaltza plazan
Aste honetan Antsoainen (Nafarroa) emakume bat erail dute, eta TAS Txingudi Anti Sexista gertaera honen aurrean bere gaitzespena erakutsi nahi du.
Emakume bat erasotua denean guztiak gara erasoatuak!
Erasorik ez erantzunik gabe!!
Onartua Irunen frankismoaren krimenen aurkako kereila babesteko Mozioa
Irungo Udalak abenduaren 26an egin zuen osoko bilkuran onartu egin zen, Irungo Ezker Batua-Berdeak eta Bildu udal talde politikoek, gure elkartearen ekimenez, frankismoaren krimenen aurkako kereila babesteko aurkeztutako Mozioa.
Mozioa irakurri ondoren, EB-Berdeak, PP, Bildu eta PSEko ordezkariek hitz egin zuten.
Ondoren bozketa egin zen eta, bertan, EB-Berdeak, Bildu, PNV eta PSEko 19 zinegotziek alde bozkatu zuten eta PPko 4 kideak abstenitu egin ziren.
Jaitsi ezazu Udalaren ebazpena
Irungo Udaleko Osoko Bilkura. 2012/12/26 (Txingudi kanala)
Frankismoaren krimenen aurkako kereila babesteko mozioa
Gasteizko udalak eguin duen bezala et agure elkarteak eskatuta, Irungo Ezker Batua-Berdeak eta Bildu udal taldeek Mozio bat aurkeztu dute Irungo Udalean Frankismoaren krimenen aurkako kereila babesteko.
Aipatutako mozioa eztabaidatuko da datorren asteazkenean, abenduak 26, 19:30ean Irungo Udaletxean egingo den osoko bilkuran.
Azaroak 29a 19:30etan Irungo Zabaltza plazan
Araiako Teresa Egurrolaren hilketa salatzeko elakrretaratzea, TAS Txingudi Anti Sexista plataformak deituta.
Emakume bat erasotua denean guztiak gara erasoatuak!
Erasorik ez erantzunik gabe!!
2012ko azaroak 25a
Martxa: "Irun-Hondarribia"
Lekua: San Juan plaza
Ordua: 12:00
2012ko martxoak 8a
Lekua: Ensantxe plaza
Ordua: 19:30
2011ko azaroak
Azaroaren 28ko datarekin, eskaera bat iritsarazi zaio Irungo alkateari Irungo Udalak hirian monumentu edo eskultura bat jar dezan fusilatutako eta frankismoko biktima izan diren guztien omenaldi gisa. Egoki jotzen dugun tokietako bat II. Errepublikaren garaian zentro errepublikarra kokatzen zen plaza litzateke.
Irungo fusilatuen zerrenda erantsi da.
Bestalde, alderdi politiko guztietako bozeramaileei idazki bera iritsarazi zaie gure elkartearekiko bilera bat eskatzeko eta gai horri buruz hitz egiteko.
2011ko apirilean nafarroako Urzanten hobitik ateratze bat egin zen. Bertan 1936ko matxinadaren ondoren hil zituzten 20 bat errepublikar zeuden. Hobitik ateratzea Aranzadiko kideek egin dute eta Madrildik etorritako ikasleek eta bertako auzotarrek lagundu dute. Gure elkarteko kideak han egon ziren.
Gure Elkarteak zigilu hauek enkargatu zizkion Postetxeari, baina arrazoiren batengatik, ezetz esan digute… Beste modu batera eduki ezin ditugunez, web orrian utziko ditugu erakusgai...
2009ko azaroaren 11an:
Gure lagunak Donostiara joan ziren “beren maiestateei” harrera egitera, baina ertzaintzaren miaketa zorrotz baten ondoren, arma benetan “arriskutsua” aurkitu zieten eta ez zieten hurbiltzen utzi.
Argazkian, objektu hain arriskutsu hori erakusten dute.....
2009ko maiatzaren 21an:
Bandera errepublikarra Irunen Greba Orokorrerako deialdiaren biharamunean, krisiaren aurka hainbat elkartek deitutako manifestazio batean
2007ko apirilaren 28an
2007/04/28. Hil egin da, 67 urterekin, Joaquín Navarro magistratua, II. Errepublikaren eta herrien askapenaren alde lehen lerroan borrokatu zena.
Errepublikaren aldeko 1. jardunaldietan parte hartu zuen, Irungo Kabigorri Ateneoan, 2005eko apirilean