1936ko abuztuaren 11n hil zituztenei Pikoketan 2009ko azaroaren 1ean egindako omenaldiko argazkiak eta bideoa
Gertatu zenari buruzko informazio gehiago...
Memoria arrazoian eta duintasunaz gogoratzen diren egitateen zilegizkotasunean oinarritzen denean, memoriak eta historiak indartsuago egiten gaituzte.
Irunek Euskal Herriko mendietan eta ibarretan sortzen ari zen askatasunaren aldeko azken batailari ekin zion. Irunen ezagutu genuen nazioartekotasun hitzak zer esan nahi duen askatasuna eta justizia soziala konkistatu nahi dituzten herrien borrokan. 1936ko uztailean militar armatuek, falangistek eta erreketeek gure hiria mehatxatu zuten beren egitate faxistaz eta gaizkileaz. Euskal Herriko gizon-emakumeek, errepublikarrek, komunistek, anarkistek, sozialistek, nazionalistek, Irungo Herri Fronteak armak hartu behar izan zituzten beren burua defendatzeko. Abuztuan, Endarlatsa, Erlaitz, Pikoketa, Elaitza, Zubeltzu, San Martzial eroriz joan ziren faxisten nagusitasun militarraren azpian. Nagusitasun hura ardatz nazi-faxista alemanari eta italiarrari esker izan zen batetik, eta, bestetik, Britainia Handiak eta Frantziak sinatutako esku ez hartzeko itunari esker.
Abuztuaren bukaeran Beorlegi gaizkile faxistak biztanle irundar zibilak bonbardatzeko agindua eman zuen kalibre handiko artilleriaz eta hegazkinez. Kalkuluen arabera, 5000 bat gizon, emakume, haur eta zahar, alegian biztanleen %28 derrigorrez mugarantz lekualdatu behar izan zuten faxisten mehatxuagatik. Episodio berberak jasango ziren euskal geografian eta Estatua osatzen duten herrietan, lekualdatuta izan ziren ehundaka milaka zibilekin, faxisten bonbek hil zituztenekin: Durangon, Gernikan, Bilbon, Oviedon, Malagan, Bartzelonan, Valentzian... eta fusilatuak, asasinatuak, bide bazterretako hilobi komunetan ehortzitakoak. 6000 bat Euskal Herrian, 300.000tik gora Estatu osoan.
Zer gehiago behar da matxinatutako militarren estrategia genozida eta gaikilea izan zela forgatzeko?
Irailaren 5ean Irun erori zen, Beorlegi gazkilearen tropak Frantzia hiribidetik aurrera egin zuten. Erori egin zen Irun, asasinatu egin zuten, arpilatu eta erre egin zuten... Baina guk ez dugu ahazten. Ez ditugu ahazten Pikoketakoak, zeinak fusilatuak izan baitziren hau guztia defendatzeagatik: aniztasuna, askatasun sindikala, lanaldi duina, nekazaritza erreforma, irakaskuntza publikoa eta laikoa, kultura eta euskara, katedra askatasuna, prentsa askatasuna eta, azken batean, aurrerapena, Errepublika eta Euskal Herria. Gaur haiek gogoratzean, erabat sinistuta gaude haiek oroitzeak beren ondorengoen oroitzapen berria elikatzeko baita EGIA ezagutzeko dugun gogoa indartzeko, JUSTIZIA egiteko eta KALTEEN ORDAINKETA gauzatzeko ere balioko duela. Azken batean, faxismoa berriro ez sortzeko, eta helburu horri begira, BERRIRO ERE EZ GERTATZEKO BERMEAK ezar daitezen eskatzen dugu.
Haiei egin diezaiekegun ohorerik handiena gure hitza da, haiek beren biziarekin defenditu zituzten balio berberengatik atsedenik gabe lan egingo dugula hitz ematea.
Ez zaituztegu inoiz ahaztuko.
Ondoren, banaka aipatuko ditugu hemen hil ziren eta gaur omenaldia jasoko dutenen izenak:
Omenduetako baten anaia Marcel Usabiagak gogora ekarri zituen Gerra Zibilean asasinatu eta errepresaliatu zituzten beste irundar batzuk.
Ondoren, lore-eskaintza egin zen, Riesgoren Ereserkia eta Eusko Gudariak kantatuz.
Omenaldia Internazionalaren soinuaz amaitu zen.
14:00etan, 70 lagun inguru bildu ziren, Pikoketako jatetxean bazkaltzera.