IRUN (06/04/18)

Hiru koloreko bandera kulunkatu zen Errepublikaren urteurrenean

San Juan plazan ekitaldi bat eginez ospatu zen 75. urteurrena, 100dik gora lagun bilduta

Bandera jasotzearen argazkia
Bandera errepublikarra San Juan plazan jarria [DV]

IRUN. DV. Nicolas Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak ekitaldi bat antolatu zuen apirilaren 14an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zeneko 75. urteurrena ospatzeko. Ehundik gora lagun izan ziren bertan. Musika-bandak parte hartu zuen, eta antolatzaileek bandera errepublikarra kulunkarazi zuten San Juan plazan. Diskurtso bat ere irakurri zuten, Irun hiria protagonistatzat hartuta.

Irungo borrokalariak gogoratu zituzten, hala nola, Nicolás Guerendiain, Ortega koronela, Cristobal Errendonea, Florencio Iratxeta, Evaristo Larrañaga, Kepa Ordoqui... eta Errepublikaren alde dena eman zuten beste hainbat eta hainbat, bizia ere eman baitzuten, altxamendu faxistaren eta ondorengo diktaduraren biolentzia pairatuta.