Komiki Errepublikanoen II. Lehiaketa, egile berrientzat
"Nicolás Guerendiain" Irungo Elkarte Errepublikanoak egile berrientzako Komiki Errepublikanoen II. Lehiaketarako deialdia atera du, lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.
Aurten: BERDINTASUNA.
II. Errepublikaren konstituzioaren 25. artikuluak hau dio: “Ezingo dira pribilegio juridikoko oinarria izan: izaera, filiazioa, sexua, gizarte maila, aberastasuna, ideia politikoak, ezta erlijio-sinesmenak ere”.
Printzipio hauei esker, aldaketa handiak lortu ziren aldi horretan, eta horien artean, emakumeek botoa emateko eskubidea eskuratu zuten. Baina BERDINATSUNA ez da bakarrik gizon eta emakumeen arteko berdinketa eremu guztietan, baizik eta pertsonen berdintasuna legearen aurrean, berdintasuna lanean…; laburbilduz, EZ diskriminatzea arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik eta abarrengatik.
Lan irabazlea: "En busca de la igualdad".
Bigarren urtez, lehiaketaren irabazlea Amanda Sin Pérez da.
Lehiaketaren oinarriak
- Saria eskuratu ahalko dute parte hartuko duten 15 eta 35 urte bitarteko gazteek.
- Teknika librea izango da. Historiak osoak, originalak eta argitaratu gabeak izango dira. Ez dute inolako saririk lortuko beste lehiaketa batean eta, gutxienez, 2 orrialdekoak izango dira, eta, gehienez, 4 orrialdekoak. Gidoiak euskarazkoak edo gaztelaniazkoak izan ahal dira.
- Obraren edukiak zerikusia izango du “Berdintasuna” lehiaketari izena ematen dion gaiarekin
- Lanak bikoiztuta aurkeztuko dira, gutun-azal baten barruan. Gutun-azalaren kanpoko aldean hau adieraziko da: "Egile berrientzako Komiki Errepublikanoen II. Lehiaketarako". Original bakoitza ezizen batez sinatuko da eta derrigorrezkoa da gutun-azal itxi batean datu hauek eranstea: izena, abizenak, NANa, jaiotze-data, helbidea eta harremanetarako telefonoa, eta egilearen e-posta. Posta ziurtatuaren bidez bidaliko dira, honako helbide honetara:
- "NICOLÁS GUERENDIAIN" IRUNGO ELKARTE ERREPUBLIKANOA. 10008 posta-kutxa, IRUN edo, bestela, Palmera-Montero Zentro Zibikoko 4. Lokala, Leandro Agirretxe plaza 1 – 20304 Irun, Gipuzkoa.
- Lanak 2018/03/15tik 2018/06/30era arte onartuko dira. Epearen barruan bidalitzat hartuko dira postako zigilu-markan agertzen den data aipatutako epearen barruan badago.
- Lehiaketa Estatu Espainolean bizi diren pertsonei zuzentzen zaie.
- Epaimahaia hauek osatuko dute: elkarteko kide batzuek eta kulturarekin lotutako hainbat irundarrek.
- Epaimahaiaren erabakia komunikabideetan jakinaraziko da, eta era espresuan eta pertsonalean jakinaraziko zaie irabazleei.
- Saria:
- Lanak ARIren jabetzan geratuko dira eta kultura hedatzeko asmoz argitaratu ahalko ditu, egilearen izena aipatuta.
- Saria eman gabe gartu ahal da.
- Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.