"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Zentro errepublikarraren batzordea

1931ko irailaren 26ko “Irun Republicano” egunkaritik aterata

Egunkariako berria

Batzar Berezia egin zen arautegi berria onartzeko, eta horren arabera, Zentro Errepublikarra etorkizunean Herriko Federazio Errepublikarra bihurtzen da.

Nahiko animazio izan zen eta arautegi berriaren artikuluen inguruan sortutako eztabaida lasaia eta adeitsua izan zen. Onartu egin zen, eta aste honetan bertan banatuko da bazkideen artean.

Modalitate berri honekin, gerta daiteke, Federazioaren barnean sortzen joango diren alderdien babesean, desagertuta dagoen eta aurreko hauteskundeetan hain lan onuragarria egin zuen Errepublikaren Zerbitzuko Taldean egondako bazkide asko eta asko hemen sartzea.

Beharrezkoa eta urgentea zen Zentroaren berritze hau, izan ere, horrela, bazkide bakoitzak, politika nazionala sentitu eta ikusteko daukan moduari gehien egokitzen zaion Alderdiarekin borrokatuko du ideia zehatz eta definitu baten alde, ordua baita denok parte har dezagun –gure alferkeria alde batera utzita- Espainiako bizitza politikoan.

***

Batzorde exekutibo bat izendatu zen, eta ondorengo jaunek osatuta geratu zen: Isidoro Navarro jauna, Jose Maria Lopetegui jauna, Federico Garayalde jauna, Emilio Zufia jauna, Faustino Badiola jauna, Nicolas Guerendiain jauna, Jesus Rojo jauna, Angel Miguelajauregui jauna, Domingo Muñoz jauna eta Anastasio Blanco jauna.