"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

2018ko apirilaren 14ko kronika Irunen

Ibilaldi errepublikanoa

Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.

Aurten, hainbat musikarik akonpainatu zuten ibilaldia eta doinu batzuez girotu zuten. Errepublikaren aldeko eta monarkiaren aurkako kontsignak oihukatu ziren.

Fotos

Txalapartaren ondoren irakurritako textua

Egun on guztioi

Aurten ere elkartu gara hemen apirilaren 14a, II. Errepublika aldarrikatu zen eguna ospatzeko. Aurtengoa 87. urtemuga izango da. Urtero, diktadoreak esaten zuen "Una, grande y libre” hura bermatzen duen monarkiaren paperaz hitz egiten dugu.

Urtero, ustelkeriaz, askatasun faltaz, desberdinatsunaz eta abarrez hitz egiten dugu.

Ez genuke testu berririk idatzi behar. Nahikoa litzateke aurreko urteetakoa kopiatzea, baina urtez urte ikusten dugu sistema monarko-frankistak nola ematen dituen urrats gehiago langileen eta herrien interesen aurka. Adierazpen askatasunaren aurkako lege gehiago onartzen eta aplikatzen dira, beste garai batzuk gogora ekartzen dituztenak. Pertsona gehiago kartzelaratzen dira, iritzia emate hutsagatik, eta hori guztia ustelak, salatuak eta kondenatuak beren kaxa dabiltzanean herrian bertan eta atzerrian ere bai.

Erakundeak Aste Santuko elizkizunetan eta legioarekin abestiak partekatzen ikusi ditugu, akonfesionala den herri batean. Beste kasu batzuetan, argazkiak atera dituzte konstituzioaren aurreko bandera baten ondoan. Arranoarena. Eta ez da ezertxo ere gertatzen. Eta erregea, bestela ezin zitekeen bezala, eskuinalderik atzerakoienaren ondoan jarrita.

Memoria Historikoari buruzko bezalako legeak ez dira betetzen. Horretarako ez dago dirurik, ezta borondate politikorik ere. Pentsioetarako, hezkuntzarako, osasunerako ere ez dago dirurik.

Baikorrak izan gaitezen. Ikusten ari gara herriak gehiago pairatu ezin duela, nola ari den kalera ateratzen. Kalera ateratzen ari da pentsiodunen, emakumeen, osasunaren, erabakiak hartzeko eta halako eskubideak aldarrikatzeko. Eta hau ez da geldituko.

Horregatik, Errepublika defendatzen dugu. Herriaren Errepublika. Errepublika langile guztien batasun gisa eta askatasuna, berdintasuna, elkartasuna, laikotasuna, publikoak diren gauzen defentsa, autodeterminaziorako eskubidea, herriaren subiranotasuna defenditzeko herrien batasuna den aldetik. Frankismoa ilegaltzat jotzea exijitzen dugu, baita erregimen horren mendean onartutako lege guztiak ere, eta 78ko Amnistia indargabetzea.

Nahi duguna da ekitaldi honek balio izatea gaur egun gureak egiten eta inoiz baino indar handiagoz aldarrikatzen segitzen ditugun ideiak defendatzeko, eta ideia haien alde borroka egin zuten guztiak gogora ekartzeko eta omentzeko.

Era berean, Udalari eskatzen diogu, aurtengo martxoaren 23an onartu zen mozioan adierazten zen bezala, apirilaren 14ko aitorpen publikoak egiteko konpromisoa betetzeko, eta, besteak beste, bandera errepublikarra Udaletxeko balkoian jartzeko, alegia gure elkartea duela 5 urtetik hona egiten duen eskaera betetzeko.

Gogoan ditugu, baita ere, gaur gurekin ez dauden eta gure aldarrikapenak bereak egin zituzten haiek: gure oroipenean jarraitzen dute guztiek. Miguel Sánchez, José Luís Santamaría, Antonio García Fresnedo, Ricardo Sánchez Urolategui, Paco Lusa, Carlos Goñi eta Marcelo Usabiaga.

Gora Errepublika!

Gora apirilaren 14a!

Bandera altxatzea San Juan plazan

Musikariek "Himno de Riego", "Eusko Gudari", "La Internacional" jo zuten.

Riegoren ereserkiaren partiturak (bandarako) .pdf

Herri Bazkaria

Bukatzeko 40 pertsona inguru elkartu ginen jateko eta III. Errepublikaren alde topa egiteko.