BIDASOA (06/02/09) Jardunaldi Errepublikarrek gogoeta egin dute laikotasunaz eta irakaskuntzaz Nicolas Gerendiain elkarteak antolatu du topaketa, eta gaur, “Maisuen Errepublika” dokumentala proiektatuko du Pio Baroja institutuan. Puente Ojea diplomatikoak hitzaldia emango du Amaian. MARÍA JOSÉ ATIENZA/ |
|||
|
IRUN-. DV. Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak Jardunaldi Errepublikarren bigarren edizioa antolatu du, eta aurtengoa laikotasuna eta irakaskuntza izango dira gaiak. Topaketa honen helburua da “II. Errepublikako irakaskuntzari buruz eta irakaskuntza laiko, publiko eta doakoari buruz gogoeta eta eztabaida egitea”, esan du Juncal Oiartzun elkarteko kideak. “Une hauetan, LOEk diseinatutako heziketa-ereduak irakaskuntza kontzertatua saritu nahi du, diru publikoaz finantzatuta, eta ikastetxe publikoak baztertzeko joera hartzen du; horrenbestez, beharrezkoagoa egiten da irakaskuntza modernoa arautuko duten printzipioei buruz gogoeta egitea, besteak beste, aukera-berdintasunari eta hezkuntzaren kontrol sozialari buruz". Gaur egingo da lehenengo jardunaldia, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera, Pio Baroja institutuan. Ikastetxeko areto nagusian, Maisuen Errepublika izenburuko dokumentala emango dute. Hor, 30.eko urteetan, II. Errepublikan “arrazionalismoan, zientziaren eta arrazoiaren fedean, laikotasunean eta elkartasunean oinarritutako irakaskuntza eraikitzeko” egin zituzten ahaleginak kontatzen dira. Dokumentalaren ondoren, solasaldia izango da. Maisu depuratuak Dokumental hau azaroan eman zuten TVEko “La noche temática” saioan. Irakaskuntzaren Instituzio Askea eta Errepublikako eskolak gogoratzen ditu, eta frankismoak heriotzera edo ahazturara kondenatu zituenen oroitzapena aldarrikatzen du. “Irakaskuntzak edozein gizarteren etorkizunerako nolako garrantzia duen nabarmendu nahi dugu, eta aldi berean, nolako garrantzia duen II. Errepublikan kultura Estatuko herri guztietara eramateko intelektualek, zinegileek eta antzerkiko jedeak egin zituzten ahaleginak ezagutzeak. Ahalegin horiek baliogabetu eta suntsitu egin zituzten Francoren estatu-kolpearen ondoren”, komentatu zuen Marijo Nogues Irungo Errepublikarren Elkarteko kideak. |
![]() |
||
|
|||
Maisuen garbiketa Espainiako geografia osoan gertatu zen. Pedro Barruso historialariak egindako azterlanen arabera, “Irunen soilik, Errepublikarekin amaitu zutenean, orduan zeuden 32 irakasle eta maisuetatik, 23, hau da, %72, bota egin zituzten irakaskuntzatik” esan zuen Noguesek. Bigarren jardunaldia bihar izango da Amaia Kultur Zentroan, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Gonzalo Puente Ojea diplomatiko eta Vatikanoko Espainiako enbaxadore ohiak hitzaldia emango du Errepublika eta laikotasuna izenburuarekin. Laikotasunaz eta gure gizartean izan duen bilakaeraz sakonduko du. Datu basea |
|||
|
|||
|
Gonzalo Puente Ojea Cienfuegosen jaio zen, Kuban, 1925ean, bere aita herrialde hartako kontsula zelarik, eta Espainiako enbaxadoreen kidegoko dekanoa da. Zenbait liburu idatzi ditu gai historikoez eta erlijiozkoez, besteak beste, La influencia de la religión en la sociedad española; Elogio del ateísmo: los espejos de una ilusión; Ateismo y religiosidad: reflexiones sobre un debate eta Mi embajada ante la Santa Sede. Gainera, hitzaldi asko eman ditu unibertsitateetan eta ateneoetan; irrati eta telebistako kultur programetan parte hartu izan du, eta aldizkari espezialduetan ere idatzi du. Gonzalo Puente Ojeak ordezkatu zuen Espainia Vatikanon, 1985-87 urteetan, Kanpo Ministerioko idazkariordea izan ondoren. Aulki Santura joan zenean ez zuten ondo hartu ateoa eta dibortziatua zelako karguan aritzeko iraingarria zela pentsatzen zutenek. 1987an, Vatikanoko enbaxadoretzatik kendu zuen Felipe Gonzalezen gobernuak.
| |||