Francok azken aldiz 1975ko irailaren 27an fusilatu zituenei "Crónica de una Generación" telesailean eskainitako kapitulua.
Programako ikerlari-taldeak, 25 urte geroago, lortu egin zuen Madrileko Hoyo de Manzanareseko tiro-zelaian asasinatuen familiarrei zelaia lehen aldiz irekitzea. FRAPeko hiru militante fusilatu zituzten bertan. Iruditan agertzen dira haien abokatu defendatzaile batzuen eta egun ilun haietako beste lekuko batzuen testigantzak ere... |