GORA III. ERREPUBLIKA! BEHERA MONARKIA!

Espainiako Erreinuko erregegaiek datorren ekainaren 13an Leganesera egingo duten bisitaldia dela eta, beren buruak errepublikanotzat dauzkaten pertsona guztiei manifestatzera etortzeko dei egiten diegu balio errepublikarrak (elkartasuna, askatasuna, berdintasuna, justizia) hertsiki eskatzeko eta odol eskubideak eta elite aristokratikoen pribilegioak kontuan hartuko ez dituen proiektu politiko demokratikoa indarrean egon dadin eskatzeko.

Gero eta hondatuagoa dagoen irudi publikoa hobetzeko, Errege Etxea Madrilgo langileen auzoetan barrena egiten ari den tourraren barnean sartzen da bisita hau, errepublikanismo indartsuaren mehatxua jasotzen ari baita monarkia instituzioa, apirilaren 22an Madrilen egindako manifestaldian ikusi zen bezala, 15 mila lagunetik gora bildu baitziren hartan, gehienak gazteak gainera.

Langileen auzoetan barrena egiten ari diren errege paseo horretan, errebindikazio errepublikanoak aurrerapen handia egin du, eta ez du atzera egin segurtasun gorputzek errepresio handia erabili izan arren, diktadura frankistatik etorritako monarkia baten legez kontrako jatorria ezkutatu nahian beti ere.

Eta hain zuzen ere orain, Konstituzio Monarkikoaren aurrean eta Errege Etxeko kide orok jaiotzean oinordetzan hartzen duen naturaz gaineko dohain antzeko horretan oinarrituriko gobernu moduaren aurrean (alde batera utzita aberastasunak, jabetzak, negozioak, Estatuko Aurrekontu Orokorretan mila milioi pezeta baino gehiagoko kontu-saila eta abar, horiek bai oinordetzan hartzen dituztela ziur baikaude) gazteriak bere gaitzespena erakutsi duenean, orain erabaki dute etxebizitza arazo larriak, azpiegitura arazo handiak, enplegu ezegonkortasun handia dituen eremu hori bisitatzea...

Horrexegatik dei bateratu hau egiten diegu legezkotasun demokratikoaren, adostasunaren eta parte hartzearen inguruan antolatutako Estatuaren aldeko apustua egiten duten gizon eta emakume guztiei, esparru demokratikoak zabal daitezen boterean eliteak gainditu arte, benetako aukera berdintasuna egon dadin eta hiritarrek beren etorkizuna erabaki eta beren iragana errebindikatzeko aukera izan dezaten.

Dagoeneko errealitatea da hiritarren III. Errepublikaren aldeko bultzada, esparru horretan elkartuko gara etorkizun hobea lortzeko berme bakar gisa balio errepublikanoen aldeko apustua egiten duten pertsona eta erakunde guztiak, iritzi eta jarrera guztientzat irekia, zabala, anitza eta dogmatismorik gabea izango den etorkizuna, hain zuzen ere.

III. Errepublikaren alde, erakuts diezaiegun oinordekoei Madrilgo hegoaldeak banderen kolore morearen aldeko apustua egiten duela.

Kanpora Leganesetik borboiak!
Kanpora hegoaldetik!
Kanpora Estatu Espainiarretik!
Behera monarkia eta tirania bere modu guztietan!

Gora langileria!
Gora III. Errepublika!

Erakunde deitzaileak: Corriente Roja, Izquierda Republicana, Juventudes Comunistas de Madrid, Octubre, Plataforma Ciudadanos por la República, Plataforma Mujeres 2000, PCE-Leganés, PCPE, Unidad Cívica por la República-Leganés, Unión Proletaria,