|
Ikerketa
Atal honetan, Gerra Zibilean fusilatutako Irungo bizilagunen inguruko kasuak azaltzen joango gara, Aranzadi eta beste elkarte batzuen laguntzarekin ikertzen ari gara eta. |
|
IRUN, frankistek hildakoak
Iñaki Egaña (2006-08-16)
Gutxi gora behera hogeita hamar irundar hil zituzten arma faxistek. Horietako batzuk azkeneko borroketan beren posizioak defendatzerakoan zaurituta geratu eta ebakuatu ezin izan zirenak. Gipuzkoa osoan bezala, miliziarren emazteen gaineko errepresioa izan zen gertakari nabarmenetako bat. Irunen, matxinatuen sarekadaren ondoren, gerorako esamolde bat geratu zen: erre gabeko etxea, arpilatutako etxea......testu osoa eta fusilatutakoen zerrenda |
|
3 emakumezko miliziano fusilatuta Aiako Harriko errepidean
Gerrak Erlaitz inguruan iraun zuen denboran, hiru emakumezko miliziano asturiar ura edatera geratu ziren Aiako Harriko errepideko iturrian, eta hantxe bertan fusilatu zituzten. Badirudi errepidearen beste aldean lurperatu zituztela, baina ez da ezagutzen toki zehatza zein den. |
 |
 |
Ura edatera gelditu zireneko iturria; bertan fusilatu zituzten. Balaren zuloa ikus daiteke, sartu eta irten zenean. |
 |
Lurperatuta egon daitezkeen ingurua, baina zehazki zein tokitan dauden ez da ezagutzen. |
|
Irungo miliziano baten gorpua aurkitu zen Gironan
Memoria Historikoa Berreskuratzeko Forotik ateratakoa:
"LLAGOSTERA-GIRONAko Memoria Historikoa berreskuratzen ari gara. Aurkitu duguna da gure herrian lurperatu zituztela ondorengo milizianoak: ISMAEL BALAGUER SANCHO. BUÑOL herrikoa.Valentzia / FRANCISCO TIFE SUNSUDEGUI-herrikoa. Gipuzkoa - GERRAKO ERREFUXIATUA: PASCUALA BUNAECHEA ECHEVARIA. AZPEITIA. Gipuzkoa.
Norbaiti interesatzen bazaio, lurperatuta non dauden esan dezakegu. Hemendik hilabete batzuetara Udalak oroitarri bat ipini eta omenaldia egingo die fusilatuei. Baita aipatu miliziano eta gerrako errefuxiatuei ere." |
|
|