“Nicolas Guerendain” Irungo Elkarte Errepublikarrak “El Jueves” agerkariari igorritako komunikatua, aldizkaria bahitu eta gero (2007ko uztaila)

“EL JUEVES” aldizkariko lagunak:

Nicolas Guerendain Irungo Elkarte Errepublikarrak gure sostengua eta elkartasuna helarazi nahi dizkizuegu jasaten ari zareten errepresio bortitz eta demokraziaz kanpoko zentsura aldi honetan. Errepublikaren aldeko talde izaki, errege familiari egiten dizkiozuen kritika zorrotzek harrera ona dute gurean.

Aldi berean, badakigu behar-beharrezkoa dela zeuon presentzia prentsan, gehienak erakunde zaharkitu, baliorik gabeko eta legez kanpoko horren aurrean men egiten baitute lotsagabeki.       
   
Lagun maiteak, hemendik eskatzen dizuegu ahaleginak egin ditzazuela umore handiz eta satira zorrotz batez egiten duzuen aldizkariari eusteko, asteazkenero ikusi nahi baitugu karriketan. Ez egin zalantzarik, geure laguntza apala izango duzue. Esker aunitz!.

GORA ERREPUBLIKA!!  3. ERREPUBLIKARA!!

Irun, 2007ko uztailak 21


 

Webmaster: J.O. Arbelaitz,3 (Irungo Atsegiñaren atzean) - Kontaktatzeko tfnoa.: 669 075423 - Posta kutxa: 10008