BIDASOA (07/04/11) Asmamena herriaren alde Nestor Basterretxeak atzo inauguratu zuen Euskadiko Kutxan Nicolás Guerendiain Elkartea kartel errepublikanoari buruz egiten ari den erakusketa MAITANE OLAIZOLA / |
||
IRUN. DV. Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoa morez, horiz eta gorriz jantzi da. Bandera errepublikanoa da buru hilaren 22rarte, Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak antolatuta, “Kartelgintza II. Errepublikan” erakusketa hartuko duen tokian. Nestor Basterretxea eskultoreak atzo inauguratu zuen bildumak 80 bat kartel biltzen ditu, guztiek ere 1936-1939ko tartean errepublikarren kausaren alde jardun zuten marrazkilari, ilustratzaile, margolari, eskultore eta disenaitzaile grafikoen zorroztasuna erakusten dutenak. Han daude ordezkatuta garai hartako artista nagusiak. Beste batzuen artean Mauricio Amster, Bagaria, Arturo Ballester, José Renau eta José Bardasano, “komunikazio alorreko benetako artista diren kartel egileei" omen egiteko asmoarekin, izan ere “hasiera batean libre eta jendetsua zen kartelgintza, eta gero Gobernuaren kontrolpean eta mendean jarri zen. Porrotarekin, kartel eta kartel egile errepublikarrak ahanzturan, espoliazioan eta oroimen historikoaren galeran erori ziren”, adierazten dute aretoan dagoen panel handi batean erakusketa-antolatzaileek. Horregatik “zorionak eman behar zaizkie guztia bildu dutenei, hunkigarria gertatzen baita hau ikustea”, zioen Nestor Basterretxeak inauguraziokoan. “Kartela garraxi antzeko bat da guda garaian, izan ere bestela jendea ez litzateke borroka egitera animatuko”, esaten zuen Nestor Basterretxeak. Horregatik, erakusketan -artista euskaldunaren esanetan- “indarkeria-erritmo bat somatzen da”. |
![]() |
|
Nestor Basterretxeak hainbat obraren inguruan bere iritzia eman zuen erakusketaren inaugurazio ekitaldian.. [DE LA HERA]
|
||
Hara, adibide modura, zer ikusten ahal den lanetan: igitaia altxatu eta askatasun eske ari den nekazaria, faxismoa akabatzeko bere mailua altxatzen duen langilea, edota iberiar penintsula zapaltzen duen bota italiarra; kontua da kartelak “indar hartu zuela gertaera bat, ideia bat, eskaera, erregu, aholku bat... azaltzeko eta adierazteko beste ezerk baino gehiago balio zuelako, kartelgintzaren lehen-lehenengo kualitatea berehalakotasuna baita”, esaten zuten antolatzaileek. Indarrez beteriko mezuak |
||