Bidaiari guztiak Espainiako errepublikarrak ziren. Nazien eremuetara bidalitako zibilen lehenengo trena izan zen.
Jesus Tello Mauthausen-go kontzentrazio-eremuaren sarreran zegoen arrano mehatxatzailearen estatua eraistera bultzatu zuen bide luzea Frantziako Angoulême hirian hasi zen. Handik konboi bat abiatu zen, 927 espainiarrekin.
Familia osoak ziren; Francorengandik ihesi Frantzian errefuxiatu ziren zibilak. Haiek inauguratu zituzten, 1940ko abuztuaren 20an, helmuga nazien kontzentrazio-eremua zuten heriotzaren trenak.
Ia automatikoki lotzen ditugu tren horiek judutarren holokaustoarekin. Baina Europa Mendebaldean, Espainiako errepublikarrek izan zuten lehen bidaiariak izatearen ohore tamalgarria....
Dokumental hau Montse Armengouren produkzio bat da, eta bertan izango da bera, proiekzioaren ondoren solasaldia egiteko.
|